Berriak Segurtasuna
qrcode

Ertzaintzak kamioien eta autobusen ikuskapena indartuko du Euskadin

2023-10-29
  • Urriaren 30etik azaroaren 5era bitartean kamioien eta autobusen baldintza teknikoak aztertuko dituzte

Ertzaintzak kamioien eta autobusen zaintza eta kontrola indartuko ditu urriaren 30etik azaroaren 5era bitartean, eta arreta berezia eskainiko die ibilgailuen baldintza teknikoei, Euskadiko errepide-sarean istripuei aurrea hartzeko. Kanpainaren helburua da erabilera publikoko errepideetan zirkulatzeko araudi bidez ezarritako baldintzak betetzen diren egiaztatzea. Batez ere ikuskatuko dituzte:

  • Ibilgailuen Azterketa Teknikoa.
  • Argiak.
  • Pneumatikoen egoera.

Estíbaliz Olabarri Trafikoko zuzendariaren arabera, “Ibilgailua behar bezala mantentzea oinarrizkoa da segurtasuna ziurtatzeko. Horregatik da funtsezkoa IATn baldintza horiek ziurtatzea, bai eta baimendutako mekanika-lantegietan aldian behin azterketak egitea ere, matxurak eta istripuak saihesteko”.

Bestalde, baimendutako gidatze-orduak gainditzen diren eta ezarritako atsedenaldiak egiten diren ere egiaztatuko dute, bai eta takografoak funtzionatzen duen edo manipulatu egin den ere erregistroak faltsutzeko eta polizia-kontrolak saihesteko. Horrez gainera, salgaien garraioan zainduko dute ea baimendutakoa baino zama handiagoa daramaten eta zama behar bezala lotuta dagoen.

Kanpaina hau trafikoa eta garraioa zaintzeko eta kontrolatzeko aurtengo urterako programatu diren 45 kanpainen egutegiaren barruan egingo da.

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-10-29

    Neurri batean, agintariengana alertak iritsi beharko lirateke, ibilgailu batek okerreko bide bat hartzen duenean gainerako oinezkoak arriskuan jar ditzakeenean, adibidez, eguneratuta ez dagoen ibilbide batean gidatu direlako. Prebentzioa hartzeko bide okerretik sartu aurretik.

  • Argazkia Xaver
    2023-10-29

    En cierto modo deberían de llegar alertas a autoridades cuando un vehículo toma una ruta equivocada pueda poner en riesgo resto viandantes por ejemplo por haberse guiado por una ruta desactualizada. Antes de meterse por mal camino para tomar la preventiva.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)