Berriak Lehendakaritza
qrcode

“Ezbeharren aurrean”, erreakzionatzeko eta bere burua gainditzeko Euskadik duen gaitasuna nabarmendu du Lehendakariak

2023-10-30
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Iñigo Urkulluk SENER enpresaren eraikin berrirako lehen harria ipintzeko ekitaldian parte hartu du, Zamudioko Parke Teknologikoan

Lehendakariaren arabera, Euskadik eta euskal gizarteak oro har “erreakzionatzeko eta hobetzeko ahalmen” handia erakutsi dute, “zoritxar bete-betean”. “Gaur euskal ekonomia hazten ari da, gehiago inbertitu eta esportatzen ari gara, enplegu garbia sortzen ari gara”- Iñigo Urkulluk baieztatu duenez, SENER enpresaren egoitza korporatibo berria izango denaren lehen harria ipintzeko ekitaldian, Zamudioko Parke Teknologikoan.

Enpresa honetako arduradunen eta gainerako agintarien aurrean, Lehendakariak eskerrak eman dizkio SENER enpresari, inbertsio honen aldeko apustua egitearren, eta nabarmendu du erakunde publikoek euskal enpresen jarrera ekintzailea babestu eta laguntzen dutela, “enpresa txikietatik hasita handienetaraino”.

Era berean, Lehendakariak adierazi du ezinezkoa dela zerbitzu publikoak bermatzea ekimen pribatuak albo batera utzita, ildo horretatik, Iñigo Urkulluk nabarmendu du euskal erakundeek ekimen horiek babestu eta ekimen horietan ekarpenak egin nahi dituztela “bereziki, zoritxarrez, azken urteotan bizi behar izaten ari garen zalantzaz beteriko une ilun hauetan”.

Horretaz gain, Lehendakariak 2008tik Euskadik sufritu dituen krisiak aipatu ditu, bere ahotan, krisiek “kudeatzeko eta gainditzeko zailak diren” dimentsio handiko eragin sozial, ekonomiko eta emozionalak izan dituzte, eta horrek guztiak ondorio kaltegarriak utzi dizkigu, bai enpresetan, bai familien ekonomian.

Hari beretik tiraka, Eusko Jaurlaritzak aurreko astean onartu berri zuen 2024rako Aurrekontu Proiektua defendatu du Iñigo Urkulluk; bere arabera, aurrekontu proiektu horrek garapen eredu hauxe du oinarrian: Pertsonak, Oparotasuna, Planeta eta Autogobernua; era berean, eredu horren alde egiten jarraitzeko apustua egin du, izan ere, bere iritzian, “ezbeharrei aurre egiteko eraginkorra dela ikusi da”.

“Hain justu ere, orain sinetsi behar dugu gehien guregan. Orain da unea herri bezala hazteko ahalegin kolektibo handia egiteko. Eta horretan ari gara. Horregatik guztiagatik zorionak ematen dizkiot euskal gizarteari”- bukatu du Lehendakariak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)