Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
Berriak Segurtasuna
qrcode

Bigarren Hezkuntzako ikasleak egun batez auzitegiko polizia bihurtuko dira eta lapurreta bat argituko dute “Forensic Science” Hezkuntzako STEAM proiektuaren barruan

2023-10-30
  • Proiektuak Bilboko Itsasmuseumen ikusgai zegoen Ordenantzen liburu historikoaren lapurreta simulatzen du
  • Aurten hogeita sei ikastetxek parte hartzen dute “Forensic Science" jardueran, Arteekin eta Humanitateekin lotutako STEAM proiektuan, Ertzaintzako Polizia Zientifikoak sustatuta

Nazioarteko banda batek lapurreta egin du Itsasmuseumen.  Merkataritza Arautzeko Ordenantzen liburu historikoa lapurtu dute, balio historiko handia duena eta Bilboko itsas-museoko bilduma iraunkorrean ikusgai zegoena. Horixe da Aurtengo “Forensic Science” proiektuan parte hartzen duten ikasleek ikertu eta argitu beharko duten kasua.  Horretarako, Ertzaintzako Polizia Zientifikoaren Burutzak delitu hori sortu du Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako “Forensic Science” Hezkuntzako STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics) proiektuaren barruan.

Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordea eta Amaia Agirre Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendaria izan dira Hezkuntza Sailak sustatzen duen STEAM Euskadi Estrategiarekin ezin hobeto lerrokaturiko hezkuntza-jardueran.  

Auzitegiko zientziaren bitartez, Ertzaintzak eta Gaztelueta ikastetxeak bultzatutako proiektu berritzaile honek konpetentzia teknikoak nahiz zeharkakoak garatzen ditu, modu horretan ikasleen bokazio zientifiko-teknikoak piztuz eta STEAM lanbideekiko interesa sortuz.

Aurten 26 ikastetxek parte hartzen dute, eta proiektu honen bidez taldean lan egitea, berrikuntza, ikertzeko trebetasunak eta pentsamendu sortzailea eta kritikoa garatuko dituzte ikasturtean zehar egingo dituzten jardueren bitartez. Gaur, esate baterako, 10 ikastetxetako 10 ikaslek parte hartu dute Bilboko Itsasmuseumeko lapurretaren simulazioan. Hauek dira ikastetxeak:

  • CEIP José Miguel Barandiaran HLHI
  • Colegio Gaztelueta Ikastetxea
  • Colegio El Regato Ikastetxea
  • CPI Deustuko Ikastola IPI
  • IES Aixerrota BHI
  • Irlandesas Leioa Ikastetxea
  • Urdaneta Ikastetxea
  • IES Ategorri BHI
  • IES Etxebarri BHI
  • Nazaret Zentroa

Begi-ikuskapena

Ertzaintzako Polizia Zientifikoko Burutzako kideek lagunduta, ikasleek begi-ikuskapena egin dute gaur gertaeren lekuan bertan, kasua argitzen lagunduko luketen ebidentziak aurkitzen saiatzeko: eszenaren krokisa egin dute, eszena osoari eta zatiei argazkiak atera dizkiete; ebidentziak finkatu, deskribatu, jaso eta enbalatu dituzte, horien artean, hatz-markak; eta jasotako ebidentzia guztien erregistro dokumentala egin dute. Horretarako, Ertzaintzako polizia zientifikoak erabiltzen dituen baliabideak eta materialak –benetakoak– izan dituzte.

Jarduera horren helburua izan da delitu-egintza berregitea, aurkitutako froga-osagaien (ebidentzien) azterketen eta analisien bitartez, Agintari Judizialaren eskuetan jarri ahal izateko.    

Metodo zientifikoa

Forensic Science proiektuak zientzia eta teknologia arteekin eta humanitateekin integratzen ditu arrakasta osoz, Artearekin, horren testuinguru historikoarekin eta Zuzenbidearekin erlazionatutako alderdiak barne hartzen baititu. Ikasleek ikastetxeetan diziplina zientifiko eta teknikoetan eskuratzen ari diren ezagutzak erabiltzen dituzte krimenaren lekuan bildutako ebidentziak aztertzeko, metodo zientifikoa jarraituz ikerketa egiteko eta poliziaren aurrean defendatuko dituzten ondorioak ezartzeko.

Gaur goizean Bilboko Itsasmuseumen egin duten landa-lanaren ostean, Forensic Science proiektuan parte hartzen ari diren ikasleek euren ikastetxeetan jarraitu beharko dute ikerketarekin, ebidentzia guztiak aztertuz eta dauzkaten susmoak arrazoituz. Ikerketa ahozko epaiketa egiten denean amaituko da, eta epaiketa hori ere proiektuan parte hartzen ari diren ikastetxeetako bakoitzean egingo dute.  

Forensic Science proiektuaren oinarrian profesionalek eta UPV/EHUko irakasleek osatzen duten batzorde zientifiko bat dago:

  • Gorka Barbier, Ertzaintzako Polizia Zientifikoaren Kudeaketa Operatiboaren eta Teknikoaren komisario burua
  • Ana Barrilero, Bizkaiko Probintzia Fiskaltzako fiskalburu ohia
  • Paco Etxebarria, UPV/EHUko Auzitegi eta Lege Medikuntzako irakaslea
  • Fernando Plazaola, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoa
  • Concepción de la Rúa, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Sailekoa
  • Esther Rebato, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Sailekoa
  • Elena Vecino, UPV/EHUko Medikuntza Fakultateko Zelulen Biologia eta Histologia saileko irakaslea
  • Pilar González, Kimikarien eta Ingeniari Kimikoen Elkargo Ofizialeko dekanoa
  • Luciano Azpiazu, Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargoko dekanoa
  • Victor de la Peña, UPV/EHUko Ingeniaritza Eskolako irakaslea
  • Santiago de Pablo, UPV/EHUko Letren Fakultateko Historia Garaikideko irakaslea eta Zinemako Arte eta Zientzien Akademiako kidea
  • Andere Larrinaga, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Artearen eta Musikaren Historia Sailekoa
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)