Elkarlan Sariak
Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
qrcode

2022an erretiroa hartutako langile publikoei aitortza egin die Eusko Jaurlaritzak

2023-10-27

2022 urtean erretiroa hartu zuten Administrazio Orokorreko eta bere Erakunde Autonomoetako langile publikoei aitortza egin eta eskerrona agertzeko ekitaldi xumea eta hunkigarria izan da gaur eguerdian Lakuako Euskaldunberri aretoan. Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak antolatuta, ekitaldian hainbat eta hainbat enplegatu publiko ohik hartu dute parte eta eguzkilore bana eman zaie oroigarri eta aitortza ikur gisa.

Ekitaldian eman den bideo baten bitartez, Iñigo Urkullu Lehendakariak eskerrak eman dizkie omenduei eta euren gertutasuna eta eraginkortasuna aitortu die. Halaber, urteetan zehar administrazioan emandako aldaketen aurrean erakutsitako egokitze gaitasuna ere azpimarratu du.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Olatz Garamendik bertatik bertara parte hartu du ekitaldian eta bere hasierako mezuan erretiratutako enplegatu publikoen lan eskerga nabarmendu du. Honen ildotik, gaineratu du erreferentzia ere izan direla atzetik etorri diren lankideentzat, belaunaldi berriei euren esperientzia eta ezagutza transmititu dietelako. Ondare hori administrazioan bizirik iraunarazte aldera, ezagutza horren transferentzia hori bermatze aldera, sailburuak EKI Plana prestatuta dagoela adierazi du.

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @garamendiol
    2023-10-27

    Comentario de Twitter:
    @iurkullu @Gob_eus @Irekia ➕@Irekia-n: https://t.co/vOvIQHUNce

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)