Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika
qrcode

Zupiriak Euskadin Kultura eta Sormen Industrietatik nazioarteko sareak sortzearen errealitatea azpimarratu

2023-10-27
  • Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak ECIS23_Bilbao – "Decolonising Innovation - Decolonising the Mind" topaketan parte hartu du gaur
  • Kultura eta Sormen Industrietan sinergiak sortu eta berrikuntza-estrategien analisia egin eta nazioarteko KSI sektoreetan duen eragina partekatzeko foroa izan da

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak European Creative Summit 2023 jardunaldiari hasiera eman dio gaur Bilboko Azkuna Zentroan. EIT (European Institute of Innovation and Technology) Culture and Creativity-k Eusko Jaurlaritzaren eta Bilboko Udalaren laguntzarekin antolatutako jardunaldia da. Bertan Kultura eta Sormen Industrien sektoreko nazioarteko XXX parte hartzaile bildu dira.

Topaketaren ardatza "Berrikuntzaren eta buruen deskolonizazioa" da eta helburua, Zupiria sailburuak azaldu duenez, KSI sektoreetako etorkizuneko politika europarren esparrua aztertzea da bai KSIek bultzatutako politika berrien kasuan eta baita prototipoen eremuan ere. Gainera topaketaren baitan Europako ordezkarien eta Kultura eta Sormen Industrien sektorean dauden euskal enpresen artean harremanak sortu eta elkarrizketak sortzea eta Europako programetan parte hartzeko euskal enpresen dituzten aukera eta oztopoei erantzun bat bilatzea ere badu helburutzat gaurko jardunaldiak.

Zupiriak azaldu duenez Kultura eta Sormen Industrietan sinergiak sortu eta berrikuntza-estrategien analisia egin eta nazioarteko KSI sektoreetan duen eragina partekatzeko balioko du jardunaldiak.  Bestalde Zupiriak eremu honetan ematen den lankidetza publiko pribatua azpimarratu du, baita eremu geografiko desberdinen arteko koordinazio-ahalegina. “Beti ez da horrela izaten eta holako proiektuetan lankidetza hori ematen denean azpimarratu egin behar dela iruditzen zaigu” adierazi du sailburuak. 

Bingen Zupiriak bere hitzaldian Euskadirentzat ezinbesteko markoa dela ere azaldu du, “bai Euskadirako, bai Eusko Jaurlaritzaren politiketarako eta, beraz, baita kultura politiketarako ere. Kulturaren sistema publikoan dauden eragileek ere Europaren aldeko apustua egina dute. Kultura eta Sormen Industriak ere hortxe daude, Europara begira”.

Bestalde, jardunaldi honen baitan egin da European Institute of Innovation and Technology Culture and Creativity erakundearen Policy Clubaren irekierako bilera. Policy Club honek lehen aldiz bilduko ditu hurrengo hiru urteetan Kultura eta Sormen sektoreetan potentziala esparru politiko guztietan sustatzeko lan egingo duten ordezkariak. Politika eta administrazioetan berrikuntza sustatzea du helburu. Lehenengo bilera honetan Policy Clubeko euskal kide gisa parte hartzen dute Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, Bilboko Udalak Bilbao Ekintzaren bitartez, eta Gaia Klusterrak Euskadiko Kultur eta Sormen Barrutiaren bitartez. Bingen Zupiria sailburuak adierazi duenez Eusko Jaurlaritzak “ahalegina egingo du gure esperientzia eta ezagutzarekin proiektua indartzeko”.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)
  • Bingen Zupiria Gorostidi
    Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XII legealdia)