Birikietako Minbiziaren Europako Astea
Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Errekuperazioa eta traumaz aritu dira sexu-indarkeriaren biktimei arreta emateko profesionalen prestakuntza-tailerrean

2023-10-26
  • Emakundek 24 orduko krisi-zentroetan biktimei ematen zaien arreta hobetzeko prestakuntza-programa sustatu du
  • Psikologian doktorea den Carmina Serranok sexu-indarkeriaren naturalizazioari buruz hausnartzera gonbidatu du

Emakundeko zuzendariak, Miren Elgarrestak, EAEko sexu-indarkeriaren biktimei laguntzeko 24 orduko zentroekin harremanetan egongo diren profesionalei zuzendutako prestakuntza-programaren hirugarren saioa aurkeztu du gaur. Gaurko saioaren helburua izan da gogoeta egitea sexu-indarkeriaren naturalizazioari buruz, eta traumari eta biktimen errekuperazioari nola heldu behar zaion hausnartzea. Horretarako, psikologian doktorea den Carmina Serrano izan da bertan.

Miren Elgarrestak hizlariaren esperientzia nabarmendu du. Haren ikerketa-ildoa sexu-indarkeriak emakumeen osasun psikofisiologikoan dituen ondorio suntsitzaileak ulertzea eta erakustea izan da, testuinguruan jarriz "eta azpimarratuz ez dela gertakari isolatu bat gure gizartean, baizik eta sexu-indarkeria erotizatzen eta naturalizatzen duen kultura baten ondorioa dela".

Programa honen bidez, krisi-zentroekin harremana izango duten profesionalak prestatu nahi dira, sexu-indarkeriaren biktimentzako arretan koordinazio hobea eta eraginkorra lortzeko "eta emakumeen erreparazioan eta ahalduntzean laguntzeko", gaineratu du Emakundeko zuzendariak.

Dagoeneko eman diren saioak sexu-indarkeriari buruzko kontakizunen eraginera hurbildu dira, Nerea Barjolaren eta eta María Naredoren eskutik.
Zikloa osatzeko, biktimak hartzeko eta haiei laguntzeko gaitasunari buruzko beste tailer bat egingo da, Norma Vázquez psikologo feminista eta terapeutarekin.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @atgenero
    2023-11-01

    Comentario de Twitter:
    La doctora en Psicología Carmina Serrano ha invitado a reflexionar sobre la naturalización de la violencia sexual.

    Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Irekia.

    https://t.co/fS2Cv1m1eY

  • Argazkia SN Robot
    @maralvarg
    2023-11-01

    Comentario de Twitter:
    Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Irekia. La doctora en Psicología Carmina Serrano ha invitado a reflexionar sobre la naturalización de la violencia sexual https://t.co/cYFYd96wCu

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)