NIK Patrika Digitala
Berriak Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
qrcode

Julen Arburua artzain nafarrak lehen saria lortu du Idiazabal gaztaren "Ordizia Txapeldun" lehiaketan

2023-10-25

Gaur goizean, Ordizian, Idiazabal gaztaren XXXVI. "Ordizia Txapeldun" lehiaketa ospatu da. Bertan Ordiziako Latxa Ardi Gaztaren lehiaketako azken hamar urteetako irabazleen artean gaztarik onena aukeratzean da.

Aurtengo irabazlea Lekarozko "Kortaria" gaztandegiko artzaina Julen Arburua izan da, 8,9 puntu lortu dituen gaztarekin. Bigarren eta hirugarren postuak Segurako Ondarre gaztandegiko Eneko Goibururentzat izan dira, aurtengo irailean ospatu den Ordiziako Gazta Lehiaketako 50. edizioko txapelduna.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozek eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Raúl Pérez Iratxetak sari-banaketan parte hartu dute Ordiziako Plaza Nagusian. Lehiaketa Ordiziako Udalak eta Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak antolatzen dute Idiazabal Jatorri Deituraren laguntzarekin.

Edizio honetan parte hartu dute Jon Etxebarria, Ipiñaburu (Zeanuri); Joseba Insausti, Otatza (Ordizia); José Luis Odriozola, Agerre-Buru (Aia); Julen Arburua, Kortaria (Lekaroz); Patxi López de Uralde, Larreako Gazta, (Larrea); Eli Gorrotxategi, La Leze (Illarduia); eta Karmele Murua eta Eneko Goiburu, Ondarre (Segura).

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @BittorOroz
    2023-10-25

    Comentario de Twitter:
    🧀🥇 El pastor Julen Arburua, de Lekaroz, ha sido el ganador del concurso "Campeón de campeones" de queso #Idiazabal de #Ordizia. El segundo y tercer puesto han sido para Eneko Goiburu de Segura.

    Enhorabuena a los campeones y a los y las participantes!

    🔗https://t.co/TLwQmkvC6J https://t.co/myFGTtZqAq

  • Argazkia SN Robot
    @BittorOroz
    2023-10-25

    Comentario de Twitter:
    🧀🥇 Lekarozko Julen Arburua artzaina izan da gaur #Idiazabal gaztaren #Ordizia Txapeldun lehiaketaren irabazlea. Bigarren eta hirugarren postuak Eneko Goibururentzat, Segurako Ondarre gaztandegia, izan dira.

    Zorionak txapeldunei eta partaide guztiei!

    🔗 https://t.co/1rZxVBcHIA https://t.co/nm2DynHjEg

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)