Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Enogastronomiaren alorrean izandako esperientzia turistikoen erakustaldia aurkeztu du Euskadik Madrid Fusión biltzarrean

2012.eko urtarrilak 26

Gastronomia eta enologia Euskadiko turismoaren trakzio-ardatz bihurtu dira, historiako daturik hoberenak lortu baititu 2011n bidaiarien sarrerei dagokienez, 2,4 milioi bisitari baino gehiagorekin.

Prentsaurrekora lurraldeko sukaldari ospetsu batzuk bertaratu dira, Michelinen izarrak dituzten hiru sukaldariak barne: Sagartoki Jatetxeko Senén González, Iñigo Lavado Jatetxeko Iñigo Lavado, Mugaritzeko Andoni Luis Aduriz, Neruako Josean Alija, baita Pedro Subijana, Martin Berasategui eta Juan Mari Arzak ere.

Euskadiko standak 2.000 bisitatik gora izan ditu Madrid Fusión biltzarrak iraun duen egunetan.

Enogastronomia da Euskadiko turismoaren traktore-ardatz nagusia, 2011n historiako daturik hoberenak lortu dituen sektorea, bidarien sarrerak 2,4 milioi baino gehiago izan baitira, hau da, 2010. urtearekin alderatuta % 5eko igoera izan da, eta % 17koa azken bi urteetan. Horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Pilar Zorrillak eta Isabel Muela Turismoko zuzendariak Madrid Fusiónen X. edizioa (gastronomia-azoka garrantzitsuenetako bat nazioartean) aprobetxatu dute Euskadin goza daitezkeen esperientzia enogastronomikoak aurkezteko.

Eusko Jaurlaritzak iaz beste urrats bat gehiago egin zuen bere turismo-politiketan Euskadi esperientzia-destino bihurtuz. Horretarako, Euskadin goza daitezkeen 50 esperientzia desberdin baino gehiago diseinatu ziren. Prentsaurrekoan, Pilar Zorrillak turismo-produktua garatzeko ikuspegi horren edukia azaldu du eta promozio-kanpainako bideoa eskaini da, www.euskaditurismo.net atarian ikus daitezkeen esperientzia horiek guztiak iruditan laburbiltzen dituen bideoa, alegia.

Isabel Muelak izandako esku-hartzean esperientzia horien artetik eduki enogastronomikoa duten hiru aurkeztu ditu: 'Arabako Errioxako lurrinak eta paisaiak' esperientziaren bitartez Enobus-ak Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea egitera eramaten zaitu, eta upeltegi-jabeek ardogintzaren sekretuak erakusten dizkiete turistei;'Txotx oihu eginez' esperientziari esker sagardotegi bateko bizipenez goza dezakezu sagardoa biltegiratuta egoten den kupelak edo barrikak ikusiz; horretaz gain, sagardoa kupela edo barrika horietatik zuzenean hartzen duzu sagardotegiko menu gozoa dastatzen duzun bitartean; eta azkenik, 'Ikasi Daniel Garciarekin' esperientziaren bitartez euskal sukaldaritzako magoetako baten laborategian sartzen da. Pedro Subijanaren edo Daniel Garciaren eskutik, Michelin izarrak dituzten sukaldarien sukaldeetan sartu ahal izango zara. Eta horrela jakin ahal izango duzu zergatik dauden munduko hoberenen artean, eta zuk ere parte hartu ahal izango duzu produktuak merkatuan aukeratuz eta, ondoren, maisuen sorkuntzez gozatuz.

Pilar Zorrillarekin eta Isabel Muelarekin batera Euskadiko hainbat sukaldari bertaratu dira prentsaurrekora, Michelinen izarrak dituzten hiru sukaldariak barne: Pedro Subijana, Martin Berasategi eta Juan Mari Arzak; horietaz gain Sagartoki Jatetxeko Senén González, Iñigo Lavado Jatetxeko Iñigo Lavado, Mugaritzeko Andoni Luis Aduriz eta Neruako Josean Alija ere bertaratu dira. Gehienek hizlari gisa hartu dute parte topaketan.

Euskadiko standa Madrid Fusiónen

Fitur azokan bezalaxe, enogastronomia izan da Euskadiko standaren helburua Madrid Fusiónen. Eremu aktibo eta dinamiko hori turismo-eskaintza eta eskaintza enosgatronomiko guztia ezagutzeko topagune bihurtu da. Madrid Fusiónera bertaratu direnek lur honetako jatorri-deitura duten produktu batzuez gozatu ahal izan dute, hala nola Getariako, Bizkaiko eta Arabako txakolinaz, edo Idiazabalgo gaztaz, baita Arabako Errioxako ardoez, Estraunza, Hermanos Fernández eta la Marquesa upeltegietako ardoez eta bestelako produktuez -esate baterako, Eusko Labela duen Gipuzkoako sagardo naturalaz-; horiek guztiak Kalitatea Fundazioaren, hots, kalitatezko produktuen ziurtagiria ematen duen Eusko Jaurlaritzen erakundearen eskutik joan dira.

2.000 pertsonak baino gehiagok bisitatu dute eremua biltzarrak iraun duen hiru egunetan eta lurralde honek eskaintzen duenera, hau da, turismoko zuzendariak prentsaurrekoan aurkezten zituen esperientzietara hurbildu nahi izan dute.

Madril, 2012ko urtarrilaren 26a

 

Iruzkin bat
  • @abrazodevergara
    2012.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    Euskadi presenta en Madrid Fusión su ... - Irekia - http://t.co/49a46fkd http://t.co/b9z0oNuZ

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Pilar Zorrilla (Merkataritza eta Turismo sailburuordea ) eta Isabel Muela (Turismo zuzendaria)