Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Erpin 360 ekoizpen-etxeak 130 lanpostu baino gehiago sortu ditu eta horiek sendotzen lagundu du

2012.eko otsailak 02

Erpinek bi euskal enpresatan inbertitu du: Itesa enpresan (haren kapitalaren % 50 erosi du) eta Media Four Future-M4F enpresan (% 20 erosi du), eta horri esker biak ere beren lan-eremua zabaltzen ari dira proiektu berriekin.

Euskadin egoitza duen Vértice Taldearen filiala den Erpin ekoizpen-etxearen partaidetzak ikus-entzunezko hainbat euskal proiektu garrantzitsu aurrera ateratzea ahalbidetu du, hala nola 'Baztan' filma, 'Olor a Crimen' izenburuko seriea eta Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrenari buruzko'Gernika' miniseriea, besteak beste.

Enpresak ezarritako 'aberastasun-kontagailuak' adierazten duenez, 2,8 milioi euro inguru berrinbertitu dira Euskadin, Eusko Jaurlaritzak ekarritako inbertsioaren % 80.

Ikus-entzunezko sektorearen aldeko apustua egin zuen Eusko Jaurlaritzak 2010ean Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren mendeko sozietatearen bidez. 3,5 milioi euroko inbertsioak sektorea dinamizatzea ahalbidetu du, Euskadirentzat garrantzitsuak diren hainbat lan arrakastaz aurrera eramaten ari den sektorea.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburu Bernabé Undak gaur azaldu du Legebiltzarreko batzordean Erpin 360 ekoizpen-etxeak bi urte hauetan egindako lana, hainbat proiektutan, 130 lanpostu baino gehiago sortzea eta sendotzea ahalbidetu duen lana, hain zuzen ere.

3,5 milioi euroko inbertsioa berreskuratu da jada, bi urte besterik igaro ez badira ere. Izan ere, enpresa sortzeko erabakian ezarritako 'aberastasun-kontagailuak' adierazten duenez, Euskadin 2,8 milioi euro inguru 'berrinbertitu' dira jada tokiko ekoizpenen, inbertsioen, langileen, banaketaren eta abarren bidez. Eusko Jaurlaritzak bere Arrisku Kapitaleko sozietatearen bidez egindako hasierako inbertsioaren % 80 da hori guztia.

Denboraldi horretako Erpin 360 ekoizpen-etxearen jardun garrantzitsuenak zehaztu ditu Undak, eta horien artean Itesa Producciones enpresaren % 50aren erosketa nabarmendu du, ikus-entzunezko zerbitzuak ematen dituen eta euskal sustrai sakonak dituen enpresarena, hain zuzen ere.

Era berean, adierazi du inbertsio horrek euskal enpresetan berrinbertitzeko hasieran aurreikusitako helburua betetzen duela, horrela pentsatu baitzen Ezten-Kapital Arriskuko Funtsaren hasierako inbertsioa. Izan ere, Erpin 360 ekoizpen-etxeak miloi erdi euro berrinbertitu ditu euskal ikus-entzunezko sektorean, Itesako operazio horrekin soilik..

Beste operazio korporatiboetako bat Media For Future (edo M4F) konpainiaren % 20 erostea izan da. Eduki digital eta interaktiboak ekoizten ditu enpresa horrek. Inbertsio horretan, Eusko Jaurlaritzaren Arrisku Kapitaleko sozietateak kudeaturiko Ekintzaile funtsak beste % 20 bat ere erosi zuen, diru-kopuru beraren truke.

Bi operazio korporatibo horiek hazkunde-proiekzio handiarekin egin ziren, eta M4F konpainiaren kasuan, nazioarteko proiekzioarekin ere bai. Ehun lanpostu baino gehiago sendotzen eta sortzen lagundu dute biek ere.

Sailburuak azaldu du, halaber, Erpin 360 ekoizpen-etxeak beste maila batzuetan ere Euskadiko hainbat proiektutan inbertsioak egin dituela, hala nola 'Baztan' filmean. Hasiera batean EITBk eta Televisión Española erakundeak koproduzitu behar zuten filma. Dena den, TVEk proiektua utzi zuen, eta ekoizleak filmaketa erdibidean zutela eta baliabiderik gabe utzi zituen. Erpinek proiektua aurrera ateratzea erabaki zuen eta diru-kopuru bat jarri zuen filma amaitzeko. Gainera, Blogmediarekin batera garatu du Olor a Crimen izenburuko proiektu bat, eta 'Gernika' koproduzitu du, Gernikako bonbardaketaren 75 urteurrena dela-eta prestaturiko miniseriea.

Kultura-arloari dagokionez, euskarazko zinema sustatu du Zinematekan azpititulatzeko filmen eskubideak doan lagata, eta Vertical Pop-en Los Conciertos Sublimes deituriko emanaldiak antolatu ditu Bilbon: Battles.

Azkenik, Erpin 360 ekoizpen-etxearen beste lorpenetako bat hainbat proiektutan Eiken ikus-entzunezko klusterrarekin izandako parte-hartze aktiboa izan da, hala nola Bilbon izandako 3Dri buruzko lehen jardunaldi profesionalean. Enpresaren ordezkaria euskal ikus-entzunezko klusterraren presidenteordetzan dago une honetan.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Bernabé Unda
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua (IX legealdia)