Berriak Ekonomia eta Ogasuna
qrcode

Eusko Jaurlaritzak Ainara Herce San Martín izendatu du Lehiaren Euskal Agintaritzako Presidente (Gobernu Bilera 2023-10-24)

2023-10-24

Gaurko Gobernu Kontseiluak Ainara Herce San Martín izendatu du Lehiaren Euskal Agintaritzako (LEAko) presidente. Merkatuko lehia askearen eta gardentasunaren baldintzak sustatu, bermatu eta hobetzen dituen erakunde autonomoa da Lehiaren Euskal Agintaritza.

UPV/EHUn Zuzenbidean lizentziaduna, Ainara Herce Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean Zuzenbidean lizentziatutako goi-mailako teknikarien kidegoko karrerako funtzionarioa da, eta esperientzia luzea du Lehiaren Zuzenbidean 2006tik. Urte horretan, Ekonomia eta Herri Administrazio Saileko instrukzio-arduradun izendatu zuten, aldez aurretik Kontrol Ekonomikoko Bulegoan kontu-hartzaile aritu ondoren.

2015ean LEAn sartu zen, lehiaren arloko arduradun gisa, eta 2019tik Ekonomia eta Ogasun Sailari atxikitako erakunde horretako idazkari nagusi gisa jardun zuen. LEAk independentzia organiko eta funtzionalarekin garatzen du bere jarduera Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-esparruan.

 

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @bidaia
    2023-10-24

    Comentario de Twitter:
    Zorionak Ainara! Primeran egingo duzu asko balio duzulako 👏👏👏
    Eusko Jaurlaritzak Ainara Herce San Martín izendatu du Lehiaren Euskal Agintaritzako Presidente
    https://t.co/GA05tsBlfk

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko