Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
qrcode

Javier Hurtado sailburuak Euskadiko turismo-ereduaren jasangarritasuna nabarmendu du Turespañaren Konbentzioan

2023-10-23

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok Turespañaren III. Konbentzioa inauguratu du Donostian, “La transformación sostenible del turismo patrimonial” izenburupean. Sailburuak gogorarazi duenez, “ekonomiarentzat zailak diren une hauetan turismoa oso motor ekonomiko garrantzitsua bihurtzen ari da. Eta ez da hazkunde inkrementalista hutsa bakarrik, garrantzitsuena orain nola hazten garen baita”.

Sailburuak aztertu du, lehenik eta behin, modu desestazionalizatuan hazten ari garela. “Urteko lehen 9 hilabeteetan, eta iraileko zenbait daturen faltan, % 9,5 hazi gara 2022koaren aldean, urte horretan baikara turismoa suspertzen liderrak. Hazkundea % 15ekoa da urtarriletik ekainera, baina % 2,8koa soilik uztaila, abuztua eta iraila hartzen baditugu. Bigarrenik, nazioarteko turismoa handitu dugu, egonaldiaren luzapenean, desestazionalizazioan eta fluxuen mugimenduan gehien laguntzen duena. Hala, turismo horren alde egin dugu 2023an, promozio-ahalegin handia eginez, eta zifrek ziurtatu dute. Nazioarteko turismoa % 16,7 hazi da, eta nazionala, berriz, % 3,8. Baina, gainera, Euskadin lehenengo aldiz 5 hilabetez jarraian, maiatzetik irailera, nazioarteko turismoak nazionala gainditzen du. Behin bakarrik gertatu zen hori sail historikoan, 2019ko irailean. Eta hirugarrenik, hazkundea lurralde osoan zehar ikusten da, baita tradizioz hain turistikoak ez diren lekuetan ere”.

Ildo horretan, azpimarratu du lanean jarraitu behar dela jasangarritasunean oinarritzen den eredu bat bultzatzeko, hiru alderdietan: ingurumenekoa, soziokulturala eta ekonomikoa. Izan ere, “funtsezkoa da tokiko garapenean eragina izatea eta udalerri guztietara iristea”.

 “Euskadin, turismoaren bidezko eraldaketa-palanka hori izaten ari gara eta horregatik, hain zuzen, ohore bat da Turespañak gu aukeratu izana lelotzat turismoa modu jasangarrian eraldatzea duen konbentzio baten egoitza izateko. Gero eta jasangarriagoa eta lehiakorragoa den helmuga baterantz jarraitzen dugu, non desestazionalizaziorantz eta fluxuen mugimenduarantz jotzen ari garen. Eta hori lortu badugu, Euskadiko Turismoaren Kode Etikoan islatzen den gobernantza-eredu baten aldeko apustuari esker izan da. Eredu hori ezartzen aitzindariak izan ginen, Turismoaren Mundu Erakundeak bermatuta. Dagoeneko 620 euskal enpresa baino gehiagok sinatu dute kode hori, Euskadiko lehiakortasun eta jasangarritasun turistikoa sustatzeko ahaleginak batzen jarraitzeko” esanez amaitu du.

 

 

6 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-10-24

    Errentaren araberako prezio egokirik ez badago, lokaletan lo egiten duten pertsonak ikus daitezke, baita merkataritza-lokaletan ere, gaua ordaintzen duten arte, edo deskontatu egiten da, baldin eta langileak gehiegi jasotzen baditu langileak, eta, gero, jasotze bat sinatu behar badu, langileak berak dirua jarrita jaso nuen emandako zerbitzuengatik.

  • Argazkia Xaver
    2023-10-24

    A falta de espacio precio adecuado a la renta pudiera darse ver personas durmiendo en locales incluso comerciales igual hasta pagando una pernoctación o se descuente si se diera el abuso de las percepciones económicas del personal trabajador y luego firmar un recibí con obligación, recibí poniendo dinero el propio personal trabajador por los servicios prestados.

  • Argazkia SN Robot
    @DptoTurComCon
    2023-10-23

    Comentario de Twitter:
    El consejero @JHurtadoGV inaugura la III #ConvencionTurespaña en el @KursaalDonostia
    destacando la sostenibilidad del modelo turístico de #Euskadi.

    📎 https://t.co/hyEdPljuUU

    @Turespana_ #turismosostenible #sostenibilidad #turismo https://t.co/X6FVnWyHf3

  • Argazkia SN Robot
    @DptoTurComCon
    2023-10-23

    Comentario de Twitter:
    El consejero @JHurtadoGV inaugura la III #ConvencionTurespaña en el @KursaalDonostia destacando la sostenibilidad del modelo turístico de #Euskadi. 

    📎 https://t.co/hyEdPljuUU

    @Turespana_ #turismosostenible #sostenibilidad #turismo https://t.co/fiQCIQc0bq

  • Argazkia SN Robot
    @DptoTurComCon
    2023-10-23

    Comentario de Twitter:
    "Euskadin, turismoaren bidezko eraldaketa-palanka hori izaten ari gara, jasangarritasunaren bidez, hiru alderdietan: ingurumenekoa, soziokulturala eta ekonomikoa.

    📎 https://t.co/R4ZeswZPtN

    @Turespana_ #turismojasangarria #turismoa https://t.co/NS8vczJzNX

  • Argazkia SN Robot
    @DptoTurComCon
    2023-10-23

    Comentario de Twitter:
    🔸 @JHurtadoGV sailburuak III. Turespañaren Konbentzioa ekimena inauguratu du @KursalDonostia -n, Euskadiko eredu turistikoaren iraunkortasuna azpimarratuz.

    📎 https://t.co/R4ZeswZPtN

    @Turespana_ #turismojasangarria #turismoa https://t.co/CV4SVdmWA6

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)