Berriak Lehendakaritza

Lehendakaria, Patxi López, Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-ganberetako arduradunekin bildu da

2009.eko irailak 15

Lehendakaria, Patxi López, Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-ganberetako arduradunekin bildu da. Hiru ganberetako lehendakariak buru zirela: Román Knörr Borrás, José María Echarri Campo eta Ignacio Mª Echeberria Monteberria.

Lehendakaria, Patxi López, eta Industria eta Berrikuntza sailburua, Bernabé Unda, Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-ganberetako arduradunekin bildu dira, hiru ganberetako lehendakariak buru zirela: Román Knörr Borrás, Arabako Merkataritza eta Industri Ganbera Ofizialeko lehendakaria; José María Echarri Campo, Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Itsasketa Bazkundeko lehendakaria, eta Ignacio Mª Echeberria Monteberria, Bilboko Merkataritza, Gintza eta Itsasketa-Etxeko lehendakaria.

Bilera horretan, ardatz modura, merkataritza-ganberek enpresei laguntzeko, Eusko Jaurlaritzarekin erabateko lankidetzan, planteatu nahi dituzten programen berri eman dute. Krisiaren aurkako neurriak izan dira hizpide, eta, horrez gain, bilera horretan berariazko lankidetza behar duten bi arlo zehaztu dira: nazioartean zabaltzea eta prestakuntza izatea, industria arloa ere ahaztu gabe.

Azkenik, aurrerantzean, sei hilean behin bilera bat egingo dutela erabaki dute, herri honen eredua finkatzen jarraitzeko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari