Tabako Kerik Gabeko Euskadi
Berriak Osasuna
qrcode

#SagarduiTopaketa ekimenerako herritarren boto gehien jaso dituzten 20 galderen zerrenda

2023-10-20

Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak urriaren 26an erantzungo die herritarrek, Irekiaren webguneren bidez, egin dizkioten galderei, #SagarduiTopaketa ekimenaren barruan. Herritarrek egin ahal izan dituzte kezka sortarazten dieten galderak, Osasun Sailaren jarduerarekin lotutakoak. Sailburuak erantzuna emango die herritarren boto gehien jaso duten 20 galderei. Emanaldi hori Youtubeko kanalaren, Facebookeko orriaren eta Irekiaren bidez ikusi ahal izango da. Gobernu Irekiaren taldeak sustatutako ekimena da, eta helburu du euskal herritarren parte-hartzea bultzatzea, bai eta horien eta Eusko Jaurlaritzako kideen arteko interakzioa sustatzea ere.

Emanaldian erantzungo ez diren galderak, lehenengo 20en artean egoteko puntuazio nahikorik lortu ez dutelako, Irekiaren webgunean erantzun eta argitaratuko dira, eta Irekiaren sare sozialetan zabalduko dira herritarrak jakinaren gainean egon daitezen.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak