Elkarlan Sariak
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Eusko Jaurlaritzak eta unibertsitateek "Ekaitza honetatik nola atera onik? Unibertsitateko gazteak trantsizio energetiko-klimatikoaren, teknologiko-digitalaren, sozialaren eta sanitarioaren aurrean " topaketa antolatu dute

2023-10-20
  • Cristina Uriartek aurkeztuta, Nekane Balluerkak (UPV/EHU) moderatu du. Maria José Sanzek (BC3) eta Javier Aizpuruak (CFM) parte hartu dute, bai eta 50 unibertsitate-gazte baino gehiagok ere
  • Teknologiak hiru trantsizioetan eta zenbait erronkatan (klima-aldaketa, gizarte-bazterketa edo baliabideen agortzea) duen eraginari buruz eztabaidatu da

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Euskal Herriko Unibertsitatearekin, Deustuko Unibertsitatearekin, Mondragon Unibertsitatearekin eta Tecnun-Nafarroako Unibertsitatearekin batera, Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaria zentroan, Donostian, "Ekaitza honetatik nola atera onik?" Unibertsitateko gazteak trantsizio energetiko-klimatikoaren, teknologiko-digitalaren, sozialaren eta sanitarioaren aurrean”, izeneko topaketa ospatu zen.

Cristina Uriartek, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako komisionatuak, hasierako aurkezpena egin ondoren, Nekane Balluerkak, Euskadi Ikerkuntza Saria 2021 eta UPV/EHUko aurreko errektorea, moderatutako elkarrizketa izan da. Honako partehartzaileekin:

  • Maria José Sanz, Basque Centre for Climate Change (BC3) bikaintasuneko ikerketa-zentroaren eta Valentziako Generalitateko Merezimendu Zientifikoaren Sariaren zuzendari zientifikoa 2019an, eta...
  • Javier Aizpurua, CSICeko ikerketa-irakaslea Donostiako Materialen Fisika Zentroan (MFZ) eta Euskadi Ikerkuntza Saria 2022.

Nekane Balluerka, Maria José Sanz eta Javier Aizpurua dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren Aholku Batzorde Zientifikoa osatzen duten 10 pertsonetatik 3, 2023ko otsailetik. Aholku batzorde hori zientzia, teknologia, ikerketa eta berrikuntzarako euskal sistemari buruzko aholkuak eta proposamenak emateko organoa da.

Eztabaidan adierazi denez, gizarte gisa, hiru trantsizio global handiri egin behar diegu aurre: energetiko-klimatikoa, teknologiko-digitala eta soziala eta sanitarioa. Trantsizio horiek eragina dute sektore eta eremu guztietan, eta eboluzio- eta eraldaketa-motor indartsua dira. Era berean, trantsizio horiek klima-aldaketarekin, gizarte-bazterketarekin edo baliabideak agortzearekin lotzen dira.

Jarraian gogoeta egin da teknologiaren erabilerak trantsizio eta erronka horietan izan dezakeen eraginari buruz. Eragin hori positiboa izan daiteke, baina, alderantziz, garapen-bide ez oso jasangarrietara eraman gaitzake. Aurrerapen teknologikoak ongizate komun baten eta gure planetarekiko garapen jasangarri eta atsegin baten euskarri gisa erabiltzea da kontua.

Maila anitzeko gobernantza koherenteagoa izateko beharrari ere heldu zaio, ahalegin eta konpromiso indibidualak zein kolektiboak aitortu eta islatuko dituena, eta eraldaketa-prozesuen sustatzaile gisa jardun ahal izango duena. Hori guztia, ahaztu gabe prestakuntza eta ezagutzarako sarbidea, lortu nahi diren helburuei jarraituz, oinarrizko eta ezinbesteko elementuak direla aurrerapena bermatzeko.

Adituen arteko hasierako elkarrizketaren ondoren, ekitaldian izan diren lau euskal unibertsitateetatik etorri diren ikasleak gehitu dira eztabaidara, galderak egin baitituzte eta beren gogoetak partekatu baitituzte.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)