Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Nerea Melgosak ohartarazi duenez, “gora egiten ari dira gorroto-delituak kirolean, eta horrek desberdinarekiko intolerantziak esparru guztietan duen goranzko joerari erantzuten dio”

2023-10-19
  • “Sarri izaten dira gertaera arrazistak estadioetan, eta normalean administrazio-bidetik zigortzen dira, eta salaketa penalak, berriz, artxibatu egiten dira”
  • Hitzaren aldeko III. Jardunaldi Juridikoak, Deustuko Unibertsitateak antolatuta
  • Eztabaidagaiak: teknologiaren eta justiziaren arteko elkarrizketa, trans pertsonen berdintasunerako legearen ezarpena eta pandemiaren ondoriozko ondare-erantzukizuna

Bilbo-Deustu 23 10 19

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak ohartarazi du azken urteotan gora egiten ari direla “gorroto-delituak, eta hori desberdintasunarekiko intolerantziak esparru guztietan, baita kirolean ere, duen goranzko joeraren ondorio da”, esan du. “Sarri izaten dira” –azpimarratu du– “gertaera arrazistak estadioetan, eta normalean administrazio-bidetik zigortzen dira, eta salaketa penalak, berriz, artxibatu egiten dira. Salbuespen gutxitako bat Cornellán Iñaki Williams jokalari bilbotarrak jaso zituen irain arrazistak dira, gertaera ahozko epaiketara iritsi baitzen”.

Melgosak Bilbon, Deustuko Unibertsitateak antolatuta, egin diren Hitzaren aldeko III. Jardunaldi Juridikoen inaugurazioan parte hartu du, eta bertan izan dira Juan José Etxeberria errektorea; Ager Izagirre, Herri Administrazioko eta Erakunde Publikoetako foru diputatua; Aitzol Asla, Bizkaiko Abokatuen Elkargoko Gobernu Batzordeko kidea; Mikel Gotzon Casas, EJALEko presidentea; eta Emilio Lamo de Espinosa, jardunaldien zuzendaria eta Magistraturaren Elkarte Profesionaleko EAEko lurralde-mailako presidentea.

“Lege batetik hasi eta prozedura judizial batera arte, Zuzenbidea komunikazio-ekintza bat da. Juridikoa dena hitzaren eta elkarrizketaren bidez adierazten da, eta jurisprudentzia bera ere auzitegien arteko elkarrizketatik eratorritako elaborazio kolektiboa da, eta gaurkoa bezalako ekitaldiek, beraz, elkarrizketa juridiko horretarako ere balio dute”, adierazi du Melgosa sailburuak.

Jardunaldi hauetan eztabaidatuko diren gaien artean daude, esate baterako, teknologiaren eta justiziaren arteko elkarrizketa, trans pertsonen berdintasunerako legearen ezarpena; notarioen eta erregistradoreen eginkizuna kapitalak zuritzearen prebentzioan; edo “Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko indar-oreka Ukrainako gerraren aurrean” gaiari buruzko ponentzia.

“Euskadi ahalegin handia egiten ari da justizia digitalizatzeko. Espediente digital elektronikoa erabat ezarrita dago, erregistro zibilaren digitalizazioa aurreratuta dago eta beste teknologia berri batzuk sartzen ari dira justizia digitalaren planaren esparruan. Baina ez dugu ahaztu nahi teknologiak gure produktibitatea hobetzeko baliabidea izan behar duela, ez berezko helburu bat. Teknologia ez da neutrala: baloreak definitzen ditu, ohiturak ezartzen ditu eta gizartearen funtzionatzeko modua aldatzen du”, nabarmendu du Melgosak.  

Sailburuak planteatu du “erabiltzen ditugun tresnetan zer balore lehenetsi behar ditugun eta zein ez erabakitzea, erabaki judizialetan automatismoa saihestuz”. 

Trans pertsonen berdintasunerako legearen ezarpenari dagokionez, Melgosak adierazi du pertsona horien eskubideak zaintzen dituzten elkarteekin elkartzeko aukera izan duela. Elkarte horien arabera, “arazo batzuk daude hitzorduarekin erregistro zibileko bulego batzuetan eta desinformazio-arazoak beste batzuetan, esate baterako, erregistroan aldaketa egiteko txostenak eskatzen jarraitzen dutenez. Arazo horietako batzuk hainbat neurrirekin joan dira konpontzen”.  

“Baztertu egin behar dira trans legeari buruzko buloak, adibidez, erregistro-aldaketaren berehalakotasunari buruzkoa edo erregistroan sexu-aldaketa iruzurrez egitearena onurak lortzeko, esate baterako espetxe-esparruan. Askatasun gabetuta daudenerako, pertsona horien eskubideak bermatzen dituen ebazpen bat eman dugu. Eta trans presoak ez dira nabarmen ugaritu”, adierazi du Nerea Melgosak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Ituneko Arbitraje Batzordearen ebazpenei dagokienez, “erakundearen helburua gatazkak “judizializatzea” eragoztea da. Horixe da arbitrajearen eginkizun nagusia. Hala ere, egungo erregulazioak errekurtso jurisdikzionala jasotzen du ebazpenen aurrean, eta hori kontraesanean legoke arbitraje-izaerarekin. Hori ez dator bat Estatutuaren 39. artikuluko Arbitraje Batzordearen ebazpenekin gertatzen denarekin, ebazpen horiek administrazioarekiko auzien jurisdikziotik kanpora geratzen baitira”, aipatu du sailburuak.

Ondare-erantzukizuna eta Covid 19a

Pandemiaren ondoriozko ondare-erantzukizunari dagokionez, “Konstituzio Auzitegiaren arabera, alarma-egoeran emandako xedapenak ezeztatzeak ez du suposatzen, berez, kalte-ordainak jasotzeko eskubiderik, baina, hala ere, kalte-ordaina eskatzen duten mila auzi baino gehiago espero dira Auzitegi Gorenean.  Auzitegi Gorenak sei demanda aukeratu ditu gainerakoei aplikatzeko irizpide orokorrak ezartzeko”, azaldu du Melgosak.

“Indar-oreka; Ekialdea eta Mendebaldea Ukrainako gerraren aurrean” izenburua duen inaugurazioko ponentzian hizlaria Jorge Dezcallar de Mazarredo diplomatikoa eta Kanpo Arazoetarako Ministerioko zuzendari nagusi ohia, Marokoko, Egoitza Santuko eta AEBko enbaxadorea eta CNIren zuzendari ohia izan da.

Gema Tomás Martínezek, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko dekanoak, emango die amaiera bihar jardunaldiei, eta bertan izango dira Ignacio Amilibia, Bizkaiko Abokatuen Elkargoko Gobernu Batzordeko kidea; Aner Uriarte, Bilboko epaile dekanoa; eta Ramón Rodríguez Arribas, Magistraturarako Fundazioko presidentea eta Konstituzio Auzitegiko presidenteorde emeritua ere.

 

6 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @asoc_MOVIENDOTE
    2023-10-19

    Comentario de Twitter:
    #Valores y #deporte un binomio que en @asoc_MOVIENDOTE nos gusta especialmente. Muy pronto os contaremos proyectos muy bonitos en los que estamos trabajando #nuevosproyectos #valoresydeporte #diversidad #inclusion https://t.co/a5IC8SHjMk

  • Argazkia SN Robot
    @asoc_MOVIENDOTE
    2023-10-19

    Comentario de Twitter:
    #Valores y #deporte un binomio que en @asoc_MOVIENDOTE nos gusta especialmente. Muy pronto os contaremos proyectos muy bonitos en los que estamos trabajando #nuevosproyectos #valoresydeporte #diversidad #inclusion https://t.co/a5IC8SHjMk

  • Argazkia SN Robot
    @asoc_MOVIENDOTE
    2023-10-19

    Comentario de Twitter:
    #Valores y #deporte un binomio que en @asoc_MOVIENDOTE nos gusta especialmente. Muy pronto os contaremos proyectos muy bonitos en los que estamos trabajando #nuevosproyectos #valoresydeporte #diversidad #inclusion https://t.co/a5IC8SHjMk

  • Argazkia SN Robot
    @asoc_MOVIENDOTE
    2023-10-19

    Comentario de Twitter:
    #Valores y #deporte un binomio que en @asoc_MOVIENDOTE nos gusta especialmente. Muy pronto os contaremos proyectos muy bonitos en los que estamos trabajando #nuevosproyectos #valoresydeporte #diversidad #inclusion https://t.co/a5IC8SHjMk

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2023-10-19

    Comentario de Twitter:
    ⚠️ "Gora egiten ari dira gorroto-delituak kirolean, eta horrek desberdinarekiko intolerantziak esparru guztietan duen goranzko joerari erantzuten dio” ohartarazi du Nerea Melgosak

    ⚖️ @deusto ko 'Hitzaren aldeko III. Jardunaldi Juridikoen' hasieran

    👉 https://t.co/BKKVQznWGE

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2023-10-19

    Comentario de Twitter:
    ⚠️La consejera #NereaMelgosa advierte sobre el “incremento de los delitos de odio en el deporte lo cual responde a una creciente intolerancia de lo diverso

    ⚖️ En las 'III Jornadas Jurídicas por la Palabra' organizadas por la Universidad de #Deusto

    👉 https://t.co/fGk97NPVcc

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)