Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Zarautzeko institutuan simulakroa

2012.eko urtarrilak 26

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eta Herrizaingo Sailak eman diote EAEko ikastetxe publikoetan gaur egun ezartzen ari den norberak bere burua babesteko euskal araudi berriari buruzko prestakuntzari bukaera

Gaur egun Zarautzen egin den zuzendarientzako azken prestakuntza-saioarekin batera, Gipuzkoako herri horretako Lizardi Institutuan eraikina ebakuatzeko simulakro bat gauzatu da. Larrialdiei arreta emateko eta Meteorologia zuzendaria, Pedro Anitua, eta Hezkuntza Saileko lan- arriskuen prebentziorako zerbitzuburua, Manuel Lansac, egoeraz baliatu dira prozesuaren balantze bat aurkezteko eta araudi berriaren berrikuntza nagusiak azaltzeko. Guztira euskal ikastetxe publikoetako 427 zuzendarik hartu dute joan den urteko irailetik egiten ari diren 17 prestakuntza-saioetan parte. Araudiaren aplikazioak Hezkuntza Saileko 24.000 profesionali eta 200.000 ikasle baino gehiagori eragingo die, baita, Sailaren menpe egon ez arren, horren menpeko ikastetxeetan jarduerak egiten dituzten profesional horiei ere.

Saio horietan parte hartu ondoren, zuzendariek beren gain hartzen dute ikastetxe bakoitzaren larrialdi-planak araudi berrira egokitzeko prozesua ikuskatzearen eta, gaurko araudiari begira, izango diren aldaketak ikastetxeko gainontzeko pertsonalari eta ikasleei helaraztearen ardura. Araudi berriak bi berrikuntza nagusi ditu: alde batetik, ikastetxeak hartu behar dituen larrialdi-neurriak ezartzen ditu, baita arrisku-egoerei aurre egiteko eta norberak bere burua babesteko irakaskuntza-jarduerei exijitzen zaizkien betebeharrak ere. Bestetik, ikastetxeko kolektibo desberdinak: irakasleak eta irakasleak ez direnak (garbiketa, sukaldaritza, Hezkuntza Bereziko pertsonala, etab...) eta ikastetxekoak ez direnak (Hezkuntza Saila, azpikontratak, udalak, Administrazio Orokorra...) kontuan hartzeko eginbeharra finkatzen du.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei arreta emateko eta Meteorologia zuzendariaren, Pedro Anituaren iritziz, “kanpainak euskal ikasleei prestakuntza ematea du helburu, ikasle horiek, adin txikikoak batez ere, baitira, hain zuzen, babes handiena behar duen populazioaren sektorea “.

Anituak dioenez, “ikastetxearen eremuan norberak bere burua babesteko euskal araudia garatzeak ematen du larrialdi-zerbitzuek ikastetxeak sakon ezagutzeko eta haien esku-hartzeak hobetzeko aukera; halaber, ebakuazio bat berehala egiteko, operatibo desberdinak etorri aurretik, funtsezko subjektutzat jotzen ditu irakasle eta ikasleak “.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Director de Atención de Emergencias y Meteorología, Pedro Anitua; jefe del servicio de prevención de riesgos laborales del Departamento de Educación, Manuel Lansac