qrcode

Berdintasunaren aldeko herri Itunarekin bat egin duten erakundeek euren konpromisoak erakutsi dituzte atxikimendu gehiago batzeko deia eginez

2023-10-19
  • Nazio Batuen "Generation Equality" ekimen globalaren barruan Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak Emakunderen bitartez sustatutako proiektua erdigunera heldu da
  • Atxikitako erakundeek 151 konpromiso hartu dituzte berdintasunerantz azkarrago egiteko, eta herritar gazteenak inplikatzea dute helburu

Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitza eta berdintasunaren aldeko Herri Itunaren "Tarteko unea" topaketan parte hartu du gaur, Bilbon.

Jardunaldiaren helburua Itunaren ibilbidearen erdialdera iritsitakoan egindako bideari buruzko hausnarketa egitea eta atxikimendu gehiago lortzeko deia egitea izan da. Horrela, atxikitako erakundeen lana aztertu da, batu daitezkeen erakunde berriak inspiratzeko.

Ekitaldiaren hasieran eskerrak eman dizkie, besteak beste, Itunari atxikitutako toki-erakundeei, enpresei, ikastetxe eta unibertsitateei, kirol-erakundeei, hirugarren sektoreko elkarteei, alderdi politiko eta sindikatuei egindako lanagatik. Prozesua 2021ean hasi zen 38 lantalderekin eta 450 pertsonen parte hartzearekin.

Elgarrestak euskal gizarteari dei egin dio Itunarekin bat egiten duten erakundeak gero eta gehiago izan daitezen. "Pertsona gehiago behar ditugu, erakunde gehiago, berdintasunarekiko konpromiso publikoa erakutsiko dutenak eta beren erakundeetan berdintasunean aurrera egiteko barne-lana egiteko prest daudenak; izan ere, uste dugu benetako berdintasunerantz aurrera egingo dugula soilik lana taldean egiten bada, erakunde publiko eta pribatu guztietatik. Gizarte osoak du lekua Itun honetan ". Elgarrestaren hitzetan, "Itun honek hurrengo belaunaldiekiko berdintasunarekiko eta itxaropenarekiko dugun konpromisoa sinbolizatzen du".

Gogorarazi du, halaber, Ituna Emakundek bultzatutako lan-prozesu baten emaitza dela, NBEren nazioarteko "Generation Equality" ekimenaren barruan, gurean Berdinaldia, eta bere egitekoa "euskal gizartearen konpromisoa ikusaraztea, zabaltzea eta aktibatzea" dela, "emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aurrerapena bizkortzeko eta Euskadin indarkeria matxistarik gabeko bizitza eraikitzeko, 2030 Agendaren helburuen esparruan". Elgarrestak erakundeek egindako lana eskertu du.

Erakundeen esperientziak
Topaketa praktikoa izan da batez ere, itunari atxikitako erakundeek hainbat esperientzia aurkeztu baitituzte.

Sartu-Arabak indarkeria matxistaren biktima diren eta erakundera jotzen duten emakumeei arreta emateko barne-protokolo bat sortzea sustatzeko proiektua aurkeztu du.
Bestalde, Deustuko Unibertsitateak teknologiarekin eta berrikuntzarekin eta lidergo feministekin lotutako ekimenak azaldu ditu. Besteak beste, Nobel Run, Inspira edo Ada Byron saria bezalako ekimenak eta irakaskuntzan eta ikerketan genero-ikuspegia gehiago txertatzeko eta ikertzaile gazteen karrera sustatzeko lana.

Era berean, UN Etxea erakundeak bere konpromisoak aurkeztu ditu. Konpromiso horiek honako hauek dira: kontziliazioa eta aukera-berdintasuna errazteko telelana arautzea, sexu-arrazoiengatiko eta sexu-orientazioagatiko jazarpenaren eta abusuaren aurkako prebentzio- eta jarduera-protokolo bat egitea, edo 2030 Agendan genero-ikuspegia sustatzea, honen barruan, erakunde feministekin lankidetzan aritzea, ekitaldi publikoak antolatzea, prestakuntza ematea...

Esperientzia horiek aurkeztuta, beste erakunde batzuk berdintasunaren aldeko konpromiso horrekin bat egitera bultzatu nahi dira, zehazki, biztanle gazteenak erakarri nahi dira eta haien parte-hartzea indartu.
Berdintasunaren eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzen aldeko Herri Itunak hamar konpromiso orokor jasotzen ditu 2026rako: justizia ekonomikoa, emakumeen eta nesken ahalduntzea, emakumeen aurkako indarkeria matxista, haurrak eta nerabeak, zaintza, gizonen inplikazioa, trantsizio ekologikoa, eraldaketa digitala, emakumeen mugimenduak eta lidergo feministak eta gobernu ona.

Horretaz gain, Itunean parte hartzen duten erakundeek eta pertsonek 151 konpromiso zehatz hartu dituzte, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aurrerapena bizkortzeko. Jardunaldian, datozen hiru urteetarako ibilbide-orria azaldu da, helburu horiek aktibatzeko eta berdintasunerantz benetako aldaketa eraldatzaileak lortzeko.

4 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2023-10-20

    Comentario de Twitter:
    🟣 Encuentro ‘Momento intermedio” del Pacto de país por la igualdad y vidas libres de violencia contra las mujeres

    🤔 Se ha analizado el trabajo de las organizaciones adheridas para servir de inspiración a nuevas entidades que se puedan sumar

    👉https://t.co/Mjnu7AxfVa

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2023-10-20

    Comentario de Twitter:
    🟣 Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitza eta berdintasunaren aldeko Herri Itunaren "Tarteko unea" topaketan

    👉https://t.co/kVxz2xTTrp

    #Pacto #Igualdad #Ituna #Berdintasuna #Emakunde 👇1 https://t.co/yxtsqGLKL1

  • Argazkia Xaver
    2023-10-23

    Las voces populistas en cualquier punto del globo en contra de la igualdad vestidas o no, de parte perjudicada como que además se considerase la igualdad un malgasto, no ayudan

  • Argazkia Xaver
    2023-10-23

    Munduko edozein puntutan berdintasunaren aurka jantzita dauden edo ez dauden ahots populistek ez dute laguntzen, hau da, berdintasuna gaizki gastatutzat jotzeak ez du laguntzen.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak