Bingen Zupiriak Picasso. Mousquetaire à la pipe obra gonbidatuaren aurkezpean parte hartu du
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak Picasso. Mousquetaire à la pipe obra gonbidatuaren aurkezpean parte hartu du gaur Arte Ederren Bilboko Museoan.
Picassoren heriotzaren 50. urteurrenean Artium-Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoarekin, eta Santander Fundazioarekin, lankidetzan Obra Gonbidatua programa beteranoaren edizio berri bat aurkeztuko da gaur; bertan artistaren azken etapa emankorrean eta ikonografia berezi horretan jarriko dute arreta. Artium Museoak programa honekin bat egin du Mousquetaire à la pipe (1968) lanarekin. Lan hori da, hain zuzen, Euskadiko bilduma publikoetan dagoen Picassoren margolan bakarra. Haren ohorez, lan horren alboan egongo da programaren babesle den Banco Santander bildumako Gizon baten bustoa III (1967) lana.
Informazio gehiago hemen.