Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadiko saregileen “aintzatespena”

2012.eko urtarrilak 26

Eusko Jaurlaritzak euskal saregileei ziurtagiri profesionalak eman dizkie

Patxi López lehendakariaren hitzetan, ziurtagiri profesionalekin “saregileen lanbidearen duintasuna aintzatesten da", eta sektorea profesionalizatzeko prozesu bat hasi da. “Azkenik, gainerako profesionalen maila berean jartzen zaituztegu, herrialde honetako langileak baitzarete, eta gainerako langileen eskubide eta betebehar berak dituzue”, esan du.

Euskadiko 61 saregilek gaur “arte eta aparejuen ekoizpen eta mantentze-lanekin" lotutako profesionaltasun-ziurtagiriak jaso dituzte. Aintzatespena Patxi López lehendakariak eta Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak entregatu dute. Ziurtagiri horiek emanez, arrantzaren sektoreko eskaera nagusietako bati erantzun zaio, eta “historikoki ahaztu den baina arrantzarako nahitaezkoa den ogibide baten garrantzia aintzatetsi da”, esan du lehendakariak.

Ekitaldia Donostiako Miramar jauregian egin da, eta, bertan, lehendakariak iragarri du Eusko Jaurlaritza saregileek beren lanaren ondorioz dituzten gaixotasunik ohikoenen azterketan lanean ari dela; izan ere, “lanarekin lotutako gaixotasunak badira, horrela balioetsi behar dira”, azpimarratu du. Era berean, Jaurlaritza aurten neskatilen aintzatespen profesionala lortzeko prozesu batean lanean ari dela esan du. Gainera, Euskadiko saregileek beren lana toki “duinetan” egin dezaten portu-azpiegituren gabezietan lan egiten ari dela azaldu du.

Gaur Donostiako ekitaldian esku hartu duten 61 emakumeak Espainiako eta Europaren zati bateko lehenengo saregile promozio ofiziala dira. Zentzu horretan, Lópezek ziurtatu du euskal saregileak “sektorearen gainerako arloetarako erreferentzia” bihurtzen ari direla.

 

7 iruzkin
  • @radical_michael
    2012.eko urtarrilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @gestionpublicav: RT @Irekia: Las rederas vascas se hacen "visibles". http://t.co/di7uf0zd

  • @AsociacionLMD
    2012.eko urtarrilak 27

    Comentario de Twitter:
    Las rederas vascas se hacen "visibles" http://t.co/l9UWgbkJ

  • @MeAequalitas
    2012.eko urtarrilak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Las rederas vascas se hacen "visibles". http://t.co/WjEpPNif

  • @AnaNobel
    2012.eko urtarrilak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Las rederas vascas se hacen "visibles". http://t.co/WjEpPNif

  • @emprenderzitek
    2012.eko urtarrilak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Las rederas vascas se hacen "visibles". http://t.co/WjEpPNif

  • @isabel_cobo
    2012.eko urtarrilak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Las rederas vascas se hacen "visibles". http://t.co/WjEpPNif

  • @gestionpublicav
    2012.eko urtarrilak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Las rederas vascas se hacen "visibles". http://t.co/di7uf0zd

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)
  • Patxi López
    Lehendakaria (IX legealdia)