Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Mondragon Korporazioak 32 nazioartekotze-proiektutan lagundu dute 2011n

2012.eko urtarrilak 25

Industria Saileko ordezkaritzek eta kooperatibak betetako helburuak eta etorkizuneko erronkak aztertu dituzte jarraipeneko osoko bilkura batean.

Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak urteko osoko bilkura egin zuen atzo (urtarrilak 24), bi erakundeek 2010-2013 aldirako sinatutako Lankidetza Hitzarmenean bildutako jardun-arloen jarraipena egiteko balio duen osoko bilkura, alegia. Aipatutako bilera Eroski Taldearen egoitza nagusian egin zen, Elorrion.

Lan-bileran hitzarmeneko bost jardun-arloetako bakoitzaren deskargua egin zen: Informazioa eta Komunikazioa, Ekintzailetza, Enpresa Garapena, Teknologia eta Berrikuntza, eta Nazioartekotzea. Bileran Jaurlaritzaren eta kooperatiba-taldearen bi ordezkaritzek hartu zuten parte, Bernabé Unda eta José María Aldecoa (Mondragonen Kontseilu Orokorreko presidentea) bileraren buru izanik.

Jardun esanguratsuenen artean, Jaurlaritzak SPRIren bitartez gauzatuko lankidetza nabarmendu behar da, Mondragon Taldeko 12 kooperatibetako 32 proiektutara bideratutako zerbitzuak emateko. Lankidetza hori batez ere Txinan nabarmendu da, 8 proiekturekin. Ondoren, Hungaria (4), Mexiko (3), Polonia, Errusia eta Txekia (horiek guztiak 2rekin) daude, baita Alemania, Brasil, Bulgaria, Txile, AEB eta Arabiar Ermirerriak ere.

Halaber, nazioartekotze-alorrean une garrantzitsu bat izan da Jaurlaritzaren eta Mondragon Taldearen arteko lankidetzari dagokionez; izan ere, 2011n akordio bat sinatu zen Kunshan Txinako eskualdearen eta Bernabé Unda buru den Sailaren artean, eta akordio horri esker eskualde horretan 250.000 metro karratu erabili ahal izango dituzte euskal enpresek. Bi enpresa ezarrita daude eremu horretan eta orain beste hiru ezartzeko asmoa dago. 

Enpresa Garapenaren alorrean, bi erakundeak elkarlanean ari dira Garaia Gunea finkatzeko. Kapital-zabalkuntzako proposamen bat zehaztu da, hiru milioi euro ingurukoa (Eusko Jaurlaritzak milioi bateko ekarpena egingo du), eta 2012an gauzatuko da. Horretaz gain, Donostiako Parke Teknologikoaren handitzeari ekin zitzaion martxoan, Oronaren (IDeO) parte-hartze nabarmenarekin, azpiegiturak eraikitzeko obrak eginez, eta aurreikusten da azpiegitura horiek 2014an inauguratuko direla.

Teknologiaren eta Berrikuntzaren arloan Korporazioko enpresek zuzendutako eta Etorgai programara bildutako lau proiektu daude I+Gari laguntzeko. Zehazki, Eroski, Orona, Danobat eta Maier dira proiektu horien buru.

Lankidetza publiko/pribatua

Mondragon Taldeak eta Industria Sailak 2010ean sinatutako akordioak lankidetza publiko/pribatuaren garrantzia azpimarratu du, eta bi alderdiek Sailaren jardun-planetan ezarritako helburuak betetzeko Mondragonen parte-hartzea hobea eta eraginkorragoa egiteko asmoa duen lankidetza-eredu bati eusteko borondatea dutela berretsi du. Aldi berean, Sailaren politikek, tresnek eta baliabideek Mondragonen enpresa-helburuetan laguntzea ahalbidetzeko asmoa du, euskal industria-sarearen lehiakortasuna hobetzea sustatuz.

Era berean, merkatuaren egoera berrira egokitzen saiatzen da, ekonomia garatu nagusiak kaltetu dituen eta Sailaren eta Mondragonen politiketan eta estrategietan eragina izan duen krisialdia izanik egoera horren ezaugarri nagusia. Bi alderdiek aski ongi dakizkite nazioarteko testuinguru berriak eskaintzen dituen aukerak eta mehatxuak, eta horrek dakartzan erronkak bere gain hartu dituzte, Euskal Autonomia Erkidegoaren garapenerako funtsezko motor gisa ikusten duten industria-jarduerari eustearen alde daudela irmo adieraziz.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 25a

 

 

 

2 iruzkin
  • @EDUBAKNAF
    2012.eko urtarrilak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @euMONDRAGON: Eusko Jaurlaritzak eta MONDRAGON Korporazioak 32 nazioartekotze-proiektutan lagundu dute 2011n http://t.co/vyMb3DPI

  • @euMONDRAGON
    2012.eko urtarrilak 26

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak eta MONDRAGON Korporazioak 32 nazioartekotze-proiektutan lagundu dute 2011n http://t.co/vyMb3DPI

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan