Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Euskadik eta Nafarroak mugako osasun-arreta analizatu dute

2012.eko urtarrilak 25

Mugetako arreta "gai nazional" bat da, Bengoaren arabera. Hori dela eta, Lurralde Arteko Batzordera eramango du arazoa, eta, bertan, “mugetako osasun-arretarekin lotuta aurrerapenak lortzeko modurik eraginkorrena identifikatuko da”

Osasun eta Kontsumo Sailburua, Rafael Bengoa, gaur arratsaldean Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitzan Marta Verarekin batzartu da, Nafarroako Osasun sailburuarekin, alegia. Bilera horretan, mugako eremuetan dauden herrietako osasun-arretaren eta kronikotasunaren gaia jorratu dute, Bortziriko eskualdeko (Nafarroa) alkateek aurkeztu dituzten kexen ondoren.

Sailburuak adierazi du Eusko Jaurlaritzak "status quo"a mantendu nahi duela; izan ere, bere hitzetan, “gauzek oso ongi funtzionatzen dute”, mugetako eremuetan bizi diren gaixo gehienek nahiago izaten baitute etxetik hurbilen dituzten tokietan jasotzea arreta, eta “ez zaie axola zein erkidego den, behar duten oinarrizko arreta eta arreta espezialista jasotzea baizik”.

Gatazka Errioxarekin

Bengoak azaldu du bere Sailak Errioxako Erkidegoan eskaini behar diren prestazioak zein diren analizatzen jarraitzen duela. “Oso modu normalean ari gara negoziatzen” bi erkidegoen artean. Negoziazioen harira optimista agertzen den arren, sailburuaren ustez beharrezkoa da maila nazionalean konponbide bat aurkitzea, “batez ere hilaren bukaeran Errioxa ez bada pozik geratzen", erantsi du.

Iruzkin bat
  • @navarrahash
    2012.eko urtarrilak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News Euskadik eta Nafarroak mugako osasun-arreta analizatu dute. http://t.co/DvRhjXNG: Euskadik eta N... http://t.co/LqtdxBJr

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Rafael Bengoa