Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Foru aldundien bultzada ekonomikoa gazteriaren artean indarkeria prebenitzeko Beldur Barik programari (Gobernu Bilera 2023-10-17)

2023-10-17

Gobernu Kontseiluak gazteriaren artean emakumeen kontrako indarkeria prebenitzeko Beldur Barik erakunde arteko programaren garapenerako eta finantziaziorako Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea eta EAEko hiru foru aldundien arteko hiru hitzarmen baimentzea onartu du. Emakundek antolatzen du eta koordinatzen du programa eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien zein EUDEL-en babesa eta laguntza jasotzen du.

Gaur hiru foru aldundiekin sinatu beharreko hitzarmena egiteko baimena onartu da, zeinaren bitartez Bizkaiko Foru Aldundiak 35.000 euro jarriko ditu, Gipuzkoako aldundiak 23.500 eta Arabakoak 12.000 euro. Emakundek 79.949 eurorekin finantzatzen du programa, bai programaren laguntza teknikoarentzat zein kanpainetarako.

Beldur Barik lehiaketa programaren ekintza nagusienetako bat da.  Lehiaketa 12 eta 20 urte bitarteko gazteei zuzendua dago, eta neska-mutilek ezberdintasun egoerei Beldur Barik jarrerarekin nola egiten dieten aurre erakutsi behar duten adierazpen artistikoak saritzen ditu; alegia, errespetua, parekidetasuna, askatasuna eta autonomia, elkarkidetza eta indarkeria sexista eta matxistaren bazterketa irmoa adierazten dituzten jarrerak.

Iruzkin bat
  • Argazkia alejandro urkidi garcia
    2023-10-17

    Y ....... ¿ donde se puede ver la ejecución del programa del año pasado ?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko