Zeinu hizkuntzaren eguna
Berriak Segurtasuna
qrcode

Ertzaintzak Juan José Pacheco Cano, ETAk 1988an hil zuen agentea, omendu du

2023-10-16

Ertzaintzak orain dela 35 urte ETAk hil zuen Juan José Pacheco Cano ertzaina omentzeko ekitaldia egin du gaur arratsaldean Zumarragan. Omenaldian Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendaria eta Josu Bujanda Ertzaintzaren burua izan dira beste hainbat agintarirekin, lankide ertzainekin eta familiaren ordezkariekin batera. Zumarragako Ertzain-etxean egin den ekitaldian lore-eskaintza eta minutu bateko isilunea egin dituzte.

Oroimen-ekitaldia Ertzaintzaren unitate eta polizia-zentro guztietan ere egin dute gaur eguerdian, eta minutu bateko isilunea egin dute lankidearen oroimenez.

Juan José Pacheco 1988ko urriaren 16an hil zuen ETAk Legazpin, Madril-Irun trenbidean, Brinkolako tunelean jarritako bonba tranpa bat lehertuta.  

Konpromisoa Memoriarekin

Ertzaintzako 15 agente hil zituen ETAk 1985etik 2001era bitartean:

  1. Carlos Díaz Arcocha (1985).
  2. Genaro García de Andoain Larrinaga (1986).
  3. Juan José Pacheco Cano (1988).
  4. Luis Hortelano García (1989).
  5. Alfonso Mentxaka Lejona (1991).
  6. Joseba Goikoetxea Asla (1993).
  7. José Luis González Villanueva (1995).
  8. Iñaki Mendiluze Etxeberria (1995).
  9. Ramón Doral Trabadelo (1996).
  10. José María Aguirre Larraona (1997).
  11. Jorge Díez Elorza (2000).
  12. Mikel Uribe Aurkia (2001).
  13. Iñaki Totorika Vega (2001).
  14. Javier Mijangos Martínez de Bujo (2001).
  15. Ana Isabel Arostegui Legarreta (2001).
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak