Berriak Osasuna
qrcode

Osakidetzak anestesia ondoko bizkortze unitate berri bat (ABU) estreinatu du AUO Txagorritxun, box gehiagorekin eta pazienteen segurtasunean eta aerosotasunean hobekuntzak dituena

2023-10-16

 

  • ABU berriak 1250 metro koadroko azalera du guztira, eta 6 milioi euro inguruko inbertsioa egin da
  • Boxen kopurua 18tik 38ra handitu da

Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak, Rosa Pérez Osakidetzako Zuzendari nagusiarekin eta José María Pérez Arabako ESIko Zuzendari gerentearekin batera, Arabako ESIko Anestesia ondoko Bizkortze Unitate (ABU) berria bisitatu du gaur, urriak 16. Unitate hau ireki berri den bloke kirurgikoaren eskaerei erantzuteko diseinatu da, eta espazioari dagokionez, hedapen esanguratsua du, aurreko instalazioen aldean. Hobekuntza horietara bideratutako inbertsio guztia (obrak eta ekipamendua) ia 6 milioi eurokoa da, eta boxen kopurua 18tik 38ra handitu da.

ABU berriak ospitaleratze luzeagoa eskaintzen du, eta hori aurrerapauso handia da gure pazienteen ebakuntza ondoko arretan. Zainketa-aldi luze horri esker, hobeto monitorizatu ahal izango da pazienteen sendatze-prozesua, eta kirurgiaren ondoren modu erosoan berreskuratzeko behar den denbora emango zaie, eta horrela asistentzia-prozesuan haien segurtasuna bermatuko da.

Egitura fisikoa

ABU berriak 1250 metro koadroko azalera du guztira, eta banakako isolamendurako 2 box ditu paziente immunodeprimituak edo isolamendu mikrobiologiko zorrotza behar dutenak artatzeko; 5 gela ditu 24 ordutik gorako egonaldietarako prestatuta, eta 5 box Pediatriako pazienteentzat, laguntzaileentzako espazio bat izango duena.

Gainera, baditu senideentzako informazio-gela bat, itxarongela bat, pazienteak zaintzeko eremu bat, erizaintzako hainbat kontrol dituen euskarri klinikoko eremu bat eta farmazia zein material suntsikorren biltegiak. Lanerako gela, bulegoak, guardiako profesionalentzako gelak eta langileentzako atsedengunea ere baditu.

Gune berri horrek sarbide zabalagoak ditu, argiztapen hobea, zabaltasun handiagoa lan-eremuetan eta ingurune erosoagoa zein seguruagoa, eta horrek profesionalen lan-baldintzak hobetuko ditu.

Ekipoak modernizatzea

Milioi bat euro inguruko inbertsioa izanik, unitate honek abangoardiako teknologia eta azken belaunaldiko baliabide materialak ditu, anestesia ondoko bizkortzean pazienteei arreta ezin hobea emateko, interbentzio kirurgikoen ondoren edo anestesia orokorra, erregionala edo sedazioa behar duten prozeduren ondoren.

Era berean, pazienteak monitorizatzeko sistema zentralizatua eta biltegiratzeko ekipamendu modularra ditu. Gainera, tresna eta gailu aurreratuak ditu, besteak beste, ekografoa, bideoendoskopioa, elektrokardiografoa, arnasgailuak eta taupada-markagailua duen monitore desfibriladorea.

8000 paziente urtean

Anestesia ondoko Bizkortze Unitateak batez beste 8000 paziente artatzen ditu urtero, anestesia ondoko berehalako zainketak jasotzen dituztenak, anestesia orokorra, erregionala edo sedazioa erabiliz kirurgia edo prozedura diagnostiko edo terapeutikoak egin ondoren. Horrek ospitalizatutako pazienteei arreta jarraitua, espezializatua, integrala eta pertsonalizatua ematea dakar, araubide anbulatorioan eta/edo larrialdietan. 

Kirutrack

Ebakuntza kirurgiko programatuetan "Kirutrack" aktibatuko da pazienteen laguntzaileentzat. Denbora errealeko informazioa ematen duen sistema da, interbentzio kirurgikoan eta ebakuntza ondoko aldian bidaliko diren testu-mezuen bidez (SMS). Informazio hau ematen du: gaixoaren kokapena, lekualdaketak, interbentzioaren amaiera eta informazio- gunera joateko gomendioa. Tresna honen helburua da senitartekoen eta laguntzaileen gogobetetasuna hobetzea, haien antsietatea murriztea eta ospitaleko informazioaren eraginkortasuna optimizatzea.

ABUaren hedapen eta modernizazioak erakusten du Osasun Sailak eta Osakidetzak osasun-arreta hobetzeko konpromisoa hartu dutela, pazienteek kalitate goreneko zainketak jasoko dituztela bermatuz, sendatzeko ingurune egoki batean. Anestesia ondoko Bizkortze Unitate berriak aurrerapena dakar ospitale-azpiegituran, eta artatutako pertsonen premietan oinarritutako giza ikuspegia islatzen du. Horrek esan nahi du Arabako herritar guztien osasuna eta ongizatea sustatzeko berrikuntza etengabe bilatzea.

Aurreikusitako hurrengo lekualdaketak

ABU berria abian jarri ondoren, Plan Zuzentzailean aurreikusitako lekualdaketei ekingo zaie. Horrela, Angiologia eta Kirurgia Baskularra, Neurokirurgia, Ahoko eta Masailezurreko Kirurgia eta Traumatologiako zerbitzuak eta Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Errakien Atala zerbitzu orokorren eraikinean (E eremua) dauden bi ebakuntza-gela hibridoetan hasiko dira lanean.

Lekualdaketa horiek, era berean, hainbat zerbitzutako zentro barruko eta zentro arteko mugimenduak eragiten dituzte, bai AUO Santiagon, bai AUO Txagorritxun. Honekin batera doazkizuen planoetan zehazten da nola banatzen diren solairuz solairu medikuntza-kirurgiako zerbitzu guztiak, azaroaren lehen hamabostaldian egingo diren mugimenduak bukatu ondoren.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @ROMEOOLLORA
    2023-10-21

    Comentario de Twitter:
    Osakidetza estrena una nueva unidad de recuperación pos-anestésica (URPA) en el HUA Txagorritxu con más boxes y mejoras en la seguridad y en el confort de las y los pacientes
    16 de octubre de 2023

    https://t.co/VCq1QtoyoY

  • Argazkia Miguel
    2023-10-17

    Hola
    Este agosto mi hija estuvo ingresada en el hospital Santiago en Vitoria. Era el calor en la habitación era insoportable, que no ayuda en la recuperación. La solución un ventilador. Trasladados a Barcelona colchón antiescaras con control de temperatura.
    Qué calidad en Osakidetza para la foto.
    Gracias a los enfermer@s y auxiliares que cuidaron de mi hija. Mi hija falleció, no se me olvida el calor agobiante que pasó allí.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak