Nerea Melgosa: "Zainketek XXI. mendeko estrategia nagusietako bat behar dute"
- Sailburuak Villabuena-Eskuernagan parte hartu du Arabako Errioxako Landa Eremuko Emakumeen Egunean
Villabuena-Eskuernaga 2023 10 15
Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Villabuena-Eskuernagan ospatu den Arabako Errioxako Landa Eremuko Emakumearen Eguneko jardueretan parte hartu du gaur goizean. "Zainketek XXI. mendeko estrategia nagusietako bat behar dute" adierazi du adineko pertsonen arretan oinarritutako eztabaida batean.
Berdintasunaren eta Giza Eskubideen foru zuzendari Joana Del Hoyo eta alkate Iñaki Perez ere izan dira Garnatxa kultur elkarteak, Arabako Errioxako Kuadrillak, herriko udalak eta Arabako Foru Aldundiak antolatutako topaketan. Eskualdeko emakume askok parte hartu dute adineko pertsonentzako arreta profesionalaren inguruan.
Jardunaldia zainketei buruzko mahai-inguru batean oinarritu da. Bertan, Arabako Errioxako emakumeek parte hartu dute, eta Raquel Imazek -Oihulari klown: Muxutruka- eta Isabel Ainsak (Caléndula) laburbildu dituzte ondorioak. Ondoren, pintxo potea egin da herriko kaleetan.
-
2023-10-16Kopiatuta! https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/88807-nerea-melgosa-zainketek-xxi-mendeko-estrategia-nagusietako-bat-behar-dute#comment_54041
Gero eta zaharragoa den gizarte batentzat, nahitaez bizilagunak sorpresarik ez hartzea eskatzen du, eta, horrekin batera, gerta daitekeenaren erantzukizunaren zati bat; gero, eskuak burura eramaten ditu, abisurik eman ez duelako.
-
2023-10-16Kopiatuta! https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/88807-nerea-melgosa-zainketek-xxi-mendeko-estrategia-nagusietako-bat-behar-dute#comment_54040
Para una sociedad cada vez más envejecida implicar obligatoriamente vecindad no llevarse sorpresas y con ello parte de responsabilidad de lo que pueda suceder, luego llevarse las manos a la cabeza por no haber dado aviso siquiera no cabe desconocimiento.