Berriak Osasuna
qrcode

#SagarduiTopaketa ekimenaren barruan, Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak herritarren 20 galdera bozkatuenei erantzungo die

2023-10-26

Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak, herritarrek Irekiaren webgunetik egin dizkioten galderei erantzun die, #SagarduiTopaketa ekimenaren barruan. Ekimen honen prozedurari jarraituz, galderak 2023ko irailaren 23tik urriaren 8ra bitartean egin ziren.

Herritarrek kezka sortzen dieten gaien inguruko galderak planteatu dituzte, jarduera publikoari eta Jaurlaritzari lotutakoak, Hezkuntzako sailburuak erantzuna eman die 20 galdera bozkatuenei. Azpiegiturak eta inbertsioak, gripea + COVId txertaketa-kanpaina eta Osakidetzaren 40. urteurrena izan dira elkarrizketa-gaietako batzuk, baina osasun-arloko gaurkotasunarekin lotutako gaiak ere aipatu dira, hala nola itxaron-zerrendak, adingabeei ematen zaien arreta, baheketa-programak edo euskararen kudeaketa Osakidetzan.

Topaketa hau Gobernu Irekiaren taldeak sustatutako ekimena da, eta helburu du euskal herritarren eta Eusko Jaurlaritzako kideen arteko parte-hartzea eta interakzioa sustatzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak