Japoniara Bidaia: Lehendakaria euskara ikasten duten ikasle japoniarrekin topaketa egin du
- Urkullu lehendakaria euskara ikasten ari diren ikasle japoniarrekin bildu da Tokioko Atzerriko Hizkuntzen Unibertsitatean
- Euskara eta euskal kultura klaseek 30 ikasle izango dituzte ikasturte honetan
Urkullu Lehendakaria, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarekin eta Kanpo Harremanetarako zuzendariarekin batera, Gari Ortigosa irakasleak Tokioko Atzerriko Hizkuntzen Unibertsitatean ematen dituen eskoletako batean izan da, Etxepare Euskal Institutuaren irakurle-programaren barruan.
Gari Ortigosa irakasleak euskara eta euskal kulturari buruz emango dituen eskolak 30 ikaslez osatuta daude ikasturte honetan.
Etxepare Euskal Institutuko irakurlegoak
Nazioarteko irakurle-sarearen bidez, Etxepare Euskal Institutuak aukera ematen du euskara eta euskal kulturari buruzko ikasketak mundu osoko unibertsitateetan egiteko; horretarako, Institutuak hitzarmenak sinatzen ditu unibertsitate horiekin. TUFSeko unibertsitatearekiko lankidetza-hitzarmena 2014an sinatu zen, eta 2015etik 270 pertsona baino gehiagok hartu dute parte.