Japoniara Bidaia:"Tokyo University of Foreign Studies" (TUFS) unibertsitateko errektorearekin topaketa
Urkullu Lehendakariak Tokyo University of Foreign Studieseko (TUFS - Tokioko Atzerriko Hizkuntzen Unibertsitatea) errektorearekin, Kayoko Hayashi andrearekin, egin du lehen bilera Japonian.
Ikasleak nazioartean trukatzeko eta Etxepare Euskal Institutuarekin lankidetzan aritzeko Unibertsitateak eta EHUk sinatutako lankidetza-hitzarmenak izan dira bileraren helburu nagusia. Elkarlan horri esker, unibertsitateak euskara eta euskal kulturari buruzko eskolak ematen ditu 2021az geroztik.
TUFS Unibertsitatea
Tokioko Atzerriko Ikasketen Unibertsitatea (TUFS) nazioarteko ikasketan diharduen erakunde zaharrena da.
1856an Atzerriko Dokumentuak Ikertzeko Institutu gisa sortu zen, gobernuaren itzulpen-agentzia. Hezkuntza eta ikerketa erakunde independente gisa sortu zen Tokyo Gaikokugo gakko (Tokioko Atzerriko Ikasketen Eskola) izenarekin 1899an. Campusa Fuchu-shin dago, Tokioko mendebaldean.
2023-204 ikasturtean TUFSk 4.436 ikasle ditu, 87 herrialdetatik etorritako 737 ikasle atzerritar eta atzerrian ikasten ari diren 1.547 ikasle inguru. Guztira 74 hizkuntza irakasten dira (28 nagusi, 46 beste batzuk).