Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Hirugarren herrialdeetan Euskal Autonomia Erkidegoko ardoak sustatzeko 2012-2013ko laguntzen deialdia egin da (2012-01-24(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko urtarrilak 24

Agindua, Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, 2012. urterako laguntza batzuetarako deialdia egiten duena, hain justu ere abenduaren 22ko 630/2009 Dekretuan aurreikusitakoak eta hirugarren herrialdeetan ardogintzako produktuei buruzko sustapen-eta informazio-programa zein egintzetarako direnak

Jaurlaritzaren Kontseiluak gaur onartu du ardogintzako Euskal Autonomia Erkidegoko produktuak hirugarren herrialdeetan sustatu eta informazioa zabaltzeko ekintza eta programetarako laguntzen deialdia. Zazpi milio terdi euro inguru bideratuko dira 2012-2013 urteren artean kanpoan egingo diren sustapen-kanpainetara.

Deialdi hau abenduaren 22ko 630/2009 Dekretuan ezarritako informazio eta sustapen ekimenetara bideratuta dago. Dekretu horren bidez, erkidego mailako laguntzetarako neurriak arautzen dira: besteak beste, hirugarren herrialdeetan gure ardoen presentzia indartzeko.

Eskaerak aurkezteko epea amaitu arte 7 milioi terdi euro inguruko kopurua osatzeko adina eskaera erregistratuko direla uste da. Horien erdia gutxienez enpresa onuradunek finantzatuko dute, eta beste %50ak NBEF Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsekoak izango dira.

Onuradunak honako hauek izango dira: ardogintzako enpresak, ekoizle-erakundeak eta lanbide arteko erakundeak, jatorri deiturak kudeatu eta ordezkatzen dituzten erakundeak, esportazioko elkarte edo partzuergoak eta ardo horiek kanpoan sustatu nahi dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteak.

Diru-laguntza horietara aurkeztu nahi duten erakunde guztiek 1 eta 3 urte arteko proiektuak aurkeztu beharko dituzte eta kanpoan ardoa sustatzeko helburua izan beharko dute, besteak beste, feriak, standak edota hornitzaileekin bilerak.Diru-laguntzak gauzatzeko enpresek edo erakundeek proiektuen %75 gauzatu beharko dituzte.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan