Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Euskal Autonomia Erkidegoko Paisaiaren Lege-proiektua onartua (2012-01-24(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko urtarrilak 24

Lege-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Paisaiarena

Bileran, Jaurlaritzaren Kontseiluak Paisaiaren Lege-proiektua onartu du; lege testu horren arabera, paisaia lurraldea antolatzeko modu berezi bat da, hau da, paisaia ez da artatu beharreko argazki finko bat, baizik eta aktiboki kudeatu behar den zerbait bizia.

Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman dio paisaiari aintzatespen juridikoa ematen dion lege-proiektu horri, eta helburu horrekin batu zen Eusko Jaurlaritza 2009an, Euskal Autonomia Erkidegoak bat egin zuenean Paisaiaren Europako Hitzarmenarekin. Bat egite horren ondorioetako bat paisaia bereziez gain, ohikoak eta narriatuak ere zaindu behar izatea da, orain arte paisaiak jaso duen tratamendu sakabanatua eta partziala gaindituta.

Onartutako lege-proiektua erreferentzia markoa da, EAEko administrazioek paisaia politikak definitu eta aplika ditzaten; eta bertan, Euskal Autonomia Erkidegoko paisaiak babestu, kudeatu eta antolatzeko tresnak ezartzen dira.

Tresnen artean, paisaiaren katalogoak daude; eremu bakoitzeko (eremu funtzionalak) paisaiak identifikatu eta baloratzeko tresnak dira, paisaia ikuspegitik arreta berezia behar duten eremuak mugatzeko eta kalitate helburu zehatzak finkatzeko tresnak, alegia. Helburuok paisaia artezpideak dakartzate, katalogo horien arau espezifikoak, eta lurralde plan partzialetan inplementatuko dira. Legeak kudeaketa tresna batzuk ditu xedaturik (Paisaiaren Ekintza Planak) eta bestelako betearazpen tresna batzuk (Paisaia Integrazioko Azterlanak).

Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoko 15 eremu funtzionaletako hiruren paisaia katalogoetan parte hartzea bultzatzen ari da. Bat Bizkaian: Balmaseda-Zallako eremu funtzionala (Enkartazioak); beste bat Araban: Guardiako (Arabako Errioxa) eremu funtzionala eta Gipuzkoako Zarautz-Azpeitiako (Urola Kosta) eremu funtzionala.

Esperientzia aitzindari horri esker, lan, azterketa eta partaidetza metodoak eskuratuko dira eta gainerako eremu funtzionaletan aplikatu.

Katalogo horiek lantzeko, herritarren partaidetza prozesua bultzatu da, gainerako erakundeen eta euskal herritarren iritzia eta proposamenak jasotzeko. "Zure paisaiaren hitzetan, zu; zure hitzetan, paisaia" izeneko partaidetza prozesu horretarako, elkarrizketak, inkestak eta lan mahaiak egin dira posta elektronikoz, ingurumena.net webgunean, Irekian eta Facebooken.

Lege testu horren bitartez, Euskadin elkarbizi diren paisaia ezberdinei aitortza juridikoa sortzeko eta administrazio publikoei paisaia-balioak euren lurralde antolamenduan kontuan hartzeko eta gehitzeko aukerak emateko helburuak finkatu dira.

Paisaia, gizabanakoen zein gizarte osoaren ongizatearen elementu garrantzitsua da, baita herritarren bizi-kalitatearena ere. Lurralde baten izaeraren elementu dinamiko nagusietakoa da, denboran zehar herritarren eta bere inguruaren artean izan duten harremanaren erakusle dena. Hori dela eta, helburua ez da paisaia bere horretan mantentzea, bertako dibertsitatea eta kalitatea aberastea baizik erabilpen eta elementu berriak modu orekatuan gehituz.

Euskal Autonomia Erkidegoak ekimen batzuk jarri ditu abian, EAEko paisaiaren aberastasuna eta aniztasuna kudeatu eta balioa emateko, baita ingurumen, kultura, gizarte eta historia baliabideak eta garapen ekonomikoko baliabideak aprobetxatzeko ere.

Eusko Jaurlaritzak abian jarri dituen ekimenen testuinguruan sar dezakegu Paisaiaren Europako Masterra. Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera abian jarritako ikasketak dira eta dagoeneko EHUKo Arabako Kanpusean eskolak martxan dira.

4 iruzkin
  • @silap
    2012.eko otsailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Marina_in_Bilbo: @paistransversal en el Pais Vasco sobre el paisaje: http://t.co/6NeAc5Vg Como veis es todo lenguaje inconcreto y de dificil cuantificación

  • @paistransversal
    2012.eko otsailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Marina_in_Bilbo: @paistransversal en el Pais Vasco sobre el paisaje: http://t.co/6NeAc5Vg Como veis es todo lenguaje inconcreto y de dificil cuantificación

  • @Marina_in_Bilbo
    2012.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    @paistransversal en el Pais Vasco sobre el paisaje: http://t.co/6NeAc5Vg Como veis es todo lenguaje inconcreto y de dificil cuantificación

  • @elixabetei
    2012.eko urtarrilak 25

    Comentario de Twitter:
    Aprobado el Proyecto de Ley del Paisaje de Euskadi (Acuerdo del Consejo de Gobierno del 24-01-2012) http://t.co/eyV0XG17 #in

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan