Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Euskal Autonomia Erkidegoko paisaiaren lege-proiektua onartua

2012.eko urtarrilak 24

Bileran, Jaurlaritzaren Kontseiluak Paisaiaren Lege-proiektua onartu du; lege testu horren bitartez, Euskadin elkarbizi diren paisaia ezberdinei aitortza juridikoa sortzeko eta administrazio publikoei paisaia-balioak euren lurralde antolamenduan kontuan hartzeko eta gehitzeko aukerak emateko helburuak finkatu dira.

Pilar Unzaluk paisaia, gizabanakoen zein gizarte osoaren ongizatearen elementu garrantzitsua dela azpimarratu du, baita herritarren bizi-kalitatearena ere. Lurralde baten izaeraren elementu dinamiko nagusietakoa da, denboran zehar herritarren eta bere inguruaren artean izan duten harremanaren erakusle dena. Hori dela eta, helburua ez da paisaia bere horretan mantentzea, bertako dibertsitatea eta kalitatea aberastea baizik erabilpen eta elementu berriak modu orekatuan gehituz.

Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman dion Lege-proiektua Euskadiko administrazio publiko ezberdinek erabili dezaketen erreferentzia markoa da eta euren paisaiaren inguruko politikak zehaztu eta aurrera eramateko balioko die. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko paisaiak babestu, kudeatu eta antolatzeko tresnak ezartzen dira. 

Tresnen artean, paisaiaren katalogoak daude; eremu bakoitzeko (eremu funtzionalak) paisaiak identifikatu eta baloratzeko tresnak dira, paisaia ikuspegitik arreta berezia behar duten eremuak mugatzeko eta kalitate helburu zehatzak finkatzeko tresnak, alegia. 

Helburuok paisaia artezpideak dakartzate, katalogo horien arau espezifikoak, eta lurralde plan partzialetan inplementatuko dira.

Legeak kudeaketa tresna batzuk ditu xedaturik, Paisaiaren Ekintza Planak, eta bestelako betearazpen tresna batzuk Paisaia Integrazioko Azterlanak. Azken horiek, proiektu zehatzek paisaian izan dezaketen eragina aztertzen dituzten dokumentu teknikoak dira, paisaian eragin kaltegarririk gabe txertatzeko hartu behar diren neurriak proposatzen dituztenak.

2009. urtean Eusko Jaurlaritza batu zen Florentziako Europako Hitzarmenak hau dio paisaiari buruz: Paisaia, herritarrek duten bere lurraldearen ikuspegi osoaren elementuetako bat da, gizakien eta naturako eragileen arteko harremanaren  emaitza.

Hori dela eta, dagoeneko abian diren Paisaiaren Katalogoen lanketa prozesuan -Enkartazioak, Arabar Errioxa eta Urola-Kosta- herritarren eta euskal gizartearen partehartzea ahalik eta gehien ahalbidetu da, iritzia eman dezaten  -pertzepzioa -. Orain arte, paisaiak ziren gutaz hitz egiten zutenak, iritsi da guk beraietaz hitz egiteko ordua.

Eusko Jaurlaritzak abian jarri dituen ekimenen testuinguruan sar dezakegu Paisaiaren Europako Masterra. Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera abian jarritako ikasketak dira eta dagoeneko EHUKo Arabako Konpusean eskolak martxan dira.

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012-01-24n hartutako erabakiak

13 iruzkin
  • @victormsoriano
    2012.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @ColeGeografoDTM: Gobierno Vasco Irekia :: Aprobado el proyecto de Ley del Paisaje de Euskadi http://t.co/Wx7EDJDO

  • @ColeGeografoDTM
    2012.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco Irekia :: Aprobado el proyecto de Ley del Paisaje de Euskadi http://t.co/Wx7EDJDO

  • @tarafa9
    2012.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @colegeografos: Aprobado el proyecto de Ley del Paisaje de Euskadi http://t.co/tVdQeHo2

  • @GeotronicsSE
    2012.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    MT @miguelfebles: Otra comunidad autónoma q opta por otra forma de entender el paisaje: Aprobado el proyecto de Ley... http://t.co/tHh2DyrY

  • @miguelfebles
    2012.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    Otra comunidad autónoma que opta por consolidar otra forma de entender el #paisaje: Aprobado el proyecto de Ley... http://t.co/Ho0sdsoN

  • @imolina
    2012.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    Aprobado el proyecto de Ley del Paisaje de Euskadi http://t.co/wXQ0WX0D

  • @RakB3
    2012.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    #paisatge Aprobado el proyecto de Ley del Paisaje de Euskadi http://t.co/mYm10kkA

  • @RakB3
    2012.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @colegeografos: Aprobado el proyecto de Ley del Paisaje de Euskadi http://t.co/tVdQeHo2

  • @beambif
    2012.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    Rt @colegeografos: Aprobado el proyecto de Ley del #Paisaje de #Euskadi http://t.co/ZWvEZ5Fj"

  • @colegeografos
    2012.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    Aprobado el proyecto de Ley del Paisaje de Euskadi http://t.co/tVdQeHo2

  • @fundicot
    2012.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco Irekia :: Aprobado el proyecto de Ley del Paisaje de Euskadi http://t.co/4KbNnX5W

  • @ARAUDIslp
    2012.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco Irekia :: Aprobado el proyecto de Ley del Paisaje de Euskadi http://t.co/kyAITQCP

  • @RAOULSERVERT
    2012.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco Irekia :: Aprobado el proyecto de Ley del Paisaje de Euskadi http://t.co/GKvU5cfz

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Pilar Unzalu