Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
qrcode

Javier Hurtado sailburua eta Esther Apraiz EUDELeko lehendakaria bildu dira guztien intereseko gaiak aztertzeko

2023-10-06

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtado eta EUDELeko lehendakari Esther Apraiz bildu dira gaur, hainbat gairen inguruko lankidetzari heltzeko. Horien artean sartzen da EUDELen kontraste-talde bat sortzea erabilera turistikoko etxebizitzen antolamendua bideratzeko, baita Turismo Mahaiak deituko duen Lan Batzordea ere, turismo-tasa gisa ezagutzen dena aztertzeko, turismo-egonaldien gaineko zerga bat, alegia.

2023ko martxoaren 9a, Eusko Legebiltzarrak 9/2023 Mozioa onartu zuen. Horren bidez, EUDELi eskatzen zitzaion lantalde bat eratzeko eta azterlan bat egiteko, erabilera turistikoko etxebizitzen erregulazio orokorrerako oinarri komunak eta orientabide orokorrak garatzeko. Ildo horretan, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila Euskadiko Udalen Elkartearekin harremanetan jarri zen, behar zen neurrian laguntza eta babesa eskaintzeko. Sailburuak eskaintza hori berretsi dio gaur EUDELeko lehendakari berriari.

Era berean, 2023ko ekainaren 15ean, Eusko Legebiltzarrak Lan Batzorde bat sortzeko eskatu zion Eusko Jaurlaritzari, Turismo Mahaiaren bidez turismo-egonaldietarako zerga bat ezartzeko aukera aztertu eta eztabaidatzeko. Bilera hori 2023ko uztailaren 27an egin zen, eta bertan Lan Batzordea sortzeko konpromisoa sinatu zen. Gaurko bileran, sailburuak Lan Batzorde horren helburuak eta xedeak azaldu dizkio EUDELeko lehendakariari. Batzorde hori datozen asteetan deituko da.

Lan Batzorde hau adituen foro gisa sortu da, egonaldi turistikoen gaineko zerga ezartzeko orduan kontuan hartu beharreko aldagai guztiak jorratzeko. “Lan Batzordeak ezarri beharko du zer motatako profesionalak deitu behar ditugun hurrengo legegintzaldian izaera horretako proiektu bati aurre egiteko oinarri sendoak ezartzeko. Datuekin ekin nahi zaio, kontzeptuak argitzeko eta esparru juridikoa ezartzeko” azaldu du sailburuak.

Gai horiez gain, beste gai batzuk ere jorratu dira, hala nola turismoa sustatzea, etorkizuneko proiektuak eta beste lankidetza-bide batzuk.

 

Iruzkin bat
  • Argazkia Jose Ramon
    2023-10-09

    Soy propietario de una Vivienda Turística legal (VT) y pago cada año los impuestos que me corresponden por las estancias turísticas en la Vivienda.
    Se plantea la posibilidad de un nuevo impuesto sobre las estancias en VTs.
    ¿se va aplicar el nuevo impuesto a todo tipo de estancias turísticas, por ejemplo hoteles, casas rurales, ... etc? ¿este nuevo impuesto gravaría solo a las estancias pero no a los locales donde consumen los turistas, por ejemplo restaurantes?
    Mucho mas eficaz me parece primero, perseguir aquellas VT que trabajan y no están legalizadas y quizás limitar el numero de licencias de VTs en función de algún parámetro, por ejemplo la población.
    Un impuesto para VT tiene una finalidad recaudatoria evidente y el propietario para mantener los márgenes se vería obligado a subir el precio de las estancias y por tanto subirá el precio de los pisos de la zona.
    ¿es eso lo que se pretende?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan