Hauteskundeak 2024
Berriak Osasuna
qrcode

Osakidetzak, hilabete honetan, Galdakao-Usansoloko unibertsitate Ospitalean emango die hitzordua, berriro ere, bularreko minbizia goiz detektatzeko programan parte hartuko duten Durangoko emakumeei

2023-10-06

Gernikara bideratzea bertan behera utzi da. Salbuespenezko neurri hori baliagarria izan da programako biztanleriaren estaldura-helburuak betetzeko eta itxaron-zerrendak murrizteko

 

Osakidetzak, urriaren amaieran, Bularreko Minbizia Goiz Detektatzeko Programan parte hartzen duten Durangoko emakumeei emango die hitzordua Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitalean, aspaldiko partez.

 

Era horretan, baheketa-programaren jarduera —zeinaren funtzionamendua aldatu egin zen pandemiagatik— behin normalizatuta, Osakidetzak behin betiko berreskuratu ditu Galdakaoko hitzorduak, eta, hala, Durangoko biztanleak Gernika-Lumoko Ospitalera bideratzeko salbuespenezko neurriarekin amaitu. Neurri hori hartzea erabaki zen, bere garaian, programan parte hartzen zuten emakumeei arreta bermatzeko, ahalik eta atzerapen txikienarekin eta pazienteen arteko beharrezko segurtasun- eta distantzia-baldintzak betez.

 

Durangoko biztanleriaren aldaketa 2021eko uztailean egin zen, eta joan-etorrietarako eragozpenak izan diren arren, biztanleriaren estaldura-epeei dagokienez ezarritako helburuak betetzeko balio izan du, eta, gainera, Durangoko emakumeek programan duten parte-hartze maila mantendu egin da; funtsezkoa dena prebentzioari dagokionez.

 

Gaur egun, eta 2022ko apirilean hasitako programaren hamabigarren itzuliaren garapena ebaluatuta, Osakidetzak egiaztatu egin du programak bere jarduera-parametro normalak berreskuratu dituela; hori dela-eta, Durangoko emakumeei Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitaleko Unitatean emango zaie programa horren arreta, aurrerantzean.

 

Osakidetza ziur dago asistentzia Galdakaon berrezartzeak, Durangoko emakumeei programarako sarbidea mesedetu ezeze, lagundu ere egingo duela hamabigarren itzuliaren garapen arinago eta orekatuagoa izan dadin. Itzulera hori 2024ko lehen seihilekoan, atzerapenik gabe, amaitzea aurreikusi da.

 

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-10-06

    Ondo dago esposizio-baldintza desberdinekin simulatu ahal izatea jakin ahal izatea garapen patologikoko txartel gehiago edo gutxiago izan ahal izatea, gutxienez alarma bat pizteko esposizio-denbora mugatzeko edo gehiago esposizioari utzi gabe.

  • Argazkia Xaver
    2023-10-06

    Está bien poder simular con distintas condiciones exposición saber poder tener más o menos boletos desarrollo patología para por lo menos se nos encienda una alarma limite el tiempo de exposición o sin más dejar de exponerse

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak