Elkarlan Sariak
Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Emakundek prestakuntza eskaintzen die sexu-indarkeriaren biktimei laguntzeko 24 orduko zentroekin harremanetan egongo diren profesionalei

2023-10-05
  • Nerea Barjola ikertzaileak eman du lehenengo tailerra gaur sexu-indarkeriari buruzko kontakizunen eraginari buruzko
  • Hiru prestakuntza-saio gehiago eskainiko dira datozen asteetan, biktimei arreta emateko orduan ezagutzak eta koordinazioa hobetzeko

 

Emakundeko zuzendariak, Miren Elgarrestak, EAEko sexu-indarkeriaren biktimei laguntzeko 24 orduko zentroekin harremanetan egongo diren profesionalei zuzendutako prestakuntza-programa aurkeztu du gaur, Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan. Programa gaur hasi da, Nerea Barjola idazle eta ikertzaileak emandako lehen tailerrarekin.

Programak lau saio ditu, gaurtik hasi eta azaroaren 7ra arte, eta krisi-zentroekin harremana izango duten profesionalak prestatu nahi ditu, sexu-indarkeriaren biktimei arreta emateko koordinazio hobea eta eraginkorra lortzeko.

Miren Elgarrestak ireki du lehen tailerra, biktimei arreta ematen dien langileen prestakuntzaren garrantzia azpimarratuz. "Funtsezko konpromisoa da politika publikoetan aurrera egitea lortzeko eta profesionalak laguntzeko sexu-indarkeria jasaten duten emakumeen erreparazioan eta ahalduntzean aurrera egiteko", nabarmendu du. Gaur egin den lehen tailerrean, Nerea Barjola idazle eta ikertzaileak sexu-indarkeriari buruzko gizarte-iruditeria osatzen duten kontakizunen eragina aztertu du, arreta egokia ematea zailtzen baitute.

Hurrengo asteetan beste hiru saio egingo dira. María Naredok, giza eskubideetan aditua den legelariak, sexu-indarkerien arloko araudia jorratuko du. Carmina Serrano Psikologian doktoreak aztertuko du sexu-indarkeriak eragindako trauma gainditzea. Prestakuntza amaitzeko, biktimak hartzeko eta haiei laguntzeko gaitasunari buruzko tailer bat egingo da, Norma Vázquez psikologo feminista eta terapeutaren eskutik.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)