Berriak Herrizaingoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako gobernuak “batera” lan egingo dute ETA “kontraprestaziorik gabe” desagertu arte

2012.eko urtarrilak 24

Rodolfo Ares eta Jorge Fernándezek ETAren jarduera terroristaren amaiera iragarri zenetik dagoen segurtasunari buruz hitz egin dute

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuaren eta Jorge Fernández Díaz Barne ministroaren arteko lehen bilera. Biek aztertu dute ETAren amaiera eta biek ala biek adierazi dute batera lan egingo dutela talde terroristaren “behin betiko desegitera” iristeko, “ahalik eta azkarren” eta “kontraprestaziorik gabe”. Herrizaingo sailburuak ziurtatu du “erne-erne” egongo direla, nahiz eta bere sailak dituen informazioek ez duten adierazten ETAren ekintza gehiago egongo direnik. Bilera horrek, gainera, Terrorismoaren Biktimentzako Memoria Zentro bat sortzeko Lankidetza Protokolo bat sinatzeko balio izan du.

Herrizaingo sailburuak ziurtatu du ETAk enpresariei egindako estortsioa eta xantaia amaitu egin direla, nahiz eta onartu duen “unean unean” jardueraren bat egon daitekeen, “Euskadiko leku jakin batzuetan”, “presoen kolektiboarentzat” dirua biltzen dutenen kasuan, “arbuiatu egiten dugun jarduera”, gehitu du Aresek.

Leioako Artaza Jauregia (Bizkaia) izan da Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuaren eta Jorge Fernández Díaz Barne ministroaren arteko lehen bilerarako aukeratutako lekua. Hitzordu hau Barne Ministerioko arduradunek eta Segurtasun Indar eta Kidegoetako aginteek Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko arduradunekin eta Ertzaintzako aginteekin izandako bileraren esparruan eman da. Bileran izan dira, besteak beste, Miguel Buen Segurtasun sailburuordea, José Antonio Varela Ertzaintzaren zuzendaria eta beste polizia aginte batzuk. Fernández Díaz Bizkaiara joan da Carlos Urquijo gobernuko ordezkariarekin, Ignacio Ulloa Segurtasun Estatuko idazkariarekin, Ignacio Cosidó Poliziaren zuzendari nagusiarekin eta Arsenio Fernández de Mesa Guardia Zibilaren zuzendari nagusiarekin batera.

Espetxe politikari buruzko azterketa izango da Patxi López lehendakariak datorren otsailean Mariano Rajoyrekin izango duen bileran landuko duen gaietako bat, baina Herrizaingo sailburuak ministroari jada adierazi dio “dinamikoagoa eta malguagoa” den espetxe politika bat “erabaki eta adosteko” ideia, legezkotasunaren barruan preso batzuk kartzelatik ateratzea ahalbidetuko duena, duten jarreraren arabera. Rodolfo Aresek, lehendakariak egin zuen bezala, amnistia baztertu egin du eta ziurtatu du hori “itxitako bidea” dela.

Hitzordu horrek, gainera, Terrorismoaren Biktimentzako Memoria Zentro bat sortzeko Lankidetza Protokolo bat sinatzeko balio izan du. Zentzu horretan, Aresek Euskadin memoria finkatzea beharrezkoa dela adierazi du, biktimak oroitzeko eta “terrorismoak eragin zuen mina ez ahazteko”.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ministro de Interior, Jorge Fernández y