Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Telematika bidez erregistroetako informazioa doan eskuratzeko lankidetza-hitzarmena.

2010.eko urtarrilak 21

Higiezinen eta inskribatutako erakundeen erregistro-egoera kontsultatu ahal izateko sistema telematikoa ezarri du Jabetza eta Merkataritza Erregistratzaileen Espainiako Elkargoak, eta erakunde horrekin lankidetza-hitzarmena sinatzeko baimena eman du Jaurlaritzaren Kontseiluak. Herrizaingo Saileko Ikerketa Kriminal eta Polizia Judizialeko Unitatea erregistroetako web zerbitzarira sartu eta bertan informazioa eskatu ahal izateko baldintzak ezarriko ditu hitzarmen horrek.

Ikerketa Kriminal eta Polizia Judizialeko Unitateak antolatu eta kudeatzen ditu delituak ikertu eta pertsegitzeko lanak. Ildo horretan, erregistro-datuak bere zereginak betetzeko bakarrik erabiltzeko konpromisoa hartu du unitateak eta, hortaz, bere lana betetzeko beharrezkoa denean bakarrik eskatuko du erregistro-informazioa.

Erregistro-informazioa, bere helburua dela-eta, asteko edozein egunetan eta eguneko 24 orduetan eskatu ahal izango da, eta eskatutako datuengatik ez da zerbitzu-sari edo aurrerakinik eman beharko. Bestalde, erregistroa erabiltzen ikasteko eta kapital-zuriketaren prebentzioan trebatzeko ikastaroak antolatzeko konpromisoa hartu dute hitzarmeneko sinatzaileek. Erregistratzaileek eta Ikerketa Kriminal eta Polizia Judizialeko Unitateko adituek emango dituzte ikastaro horiek.

Hitzarmena urtebetekoa da, 2010eko abenduaren 31ra arte iraungo du, eta alderdietako batek hitzarmenaren amaiera iragartzen ez badu, urteka luzatuko da automatikoki. Hitzarmena interpretatu eta gauzatzerako garaian desadostasunak sortzen badira, horiek konpontzeko propio sortu den Jarraipen Batzordeak hartuko ditu erabakiak.

Iruzkin bat
  • @gradha
    2011.eko uztailak 14

    Comentario de Twitter:
    Visita institucional Memoriales Víctimas del Terrorismo: Memorial Berlinhohenschönhausen http://www.irekia.euskadi.net/es/albums/885

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Ikerketa Kriminal eta Polizia Judizialeko Unitatea erregistroetako web zerbitzarira sartu eta bertan informazioa eskatu ahal izateko baldintzak ezarriko ditu hitzarmen horrek.