Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Euskadi Europako batez bestekoaren gainetik hazten ari da berrikuntzaren alorrean

2012.eko urtarrilak 23

Bernabé Undak azpimarratu du euskal enpresek “eusten diotela” egoera ekonomiko txarrari

Bernabé Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailburuak elkarrizketa izan du Aitzol Zubizarreta kazetariarekin, ETBko “Egun on Euskadi” programan. Undak azpimarratu du euskal enpresek ondo “eusten diotela” krisiari, Euskadik duen enpresa-sareari esker. Bere esanetan, 6 hilabeterako adierazleek susperraldi “garrantzitsua” aurreikusten dute Alemaniarentzat; hori positiboa da, zeren Industria Sailburua ziur baitago Alemaniak bide onetik “arrastatuko gaituela”. Bernabé Undak nabarmendu du “deslokalizazioaren” garrantzia, zeren eta, bere esanetan, deslokalizatu diren enpresa guztiek “posizio sendoa” baitute beren jatorrian. Sailburuak iragarri du “laster” –seguruenik datorren astean- bilduko dela José Manuel Soria Industria, Energia eta Turismo ministroarekin eta Luis de Guindos Ekonomia eta Lehiakortasun ministroarekin.

Iruzkin bat
  • @coemprendelab
    2012.eko urtarrilak 24
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Bernabé Unda
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua (IX legealdia)