Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Lanbidek 34.000 kontsulta baino gehiago erantzun ditu Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari buruz

2012.eko urtarrilak 23

Joan den ostiralera arte, urtarrilak 20, 22.500 hitzordu eman zitzaien herritarrei DBEren inguruko izapideak egiteko. % 18 Arabakoak ziren. % 24 Gipuzkoakoak. Eta % 59 Bizkaikoak

Bulego-sarean pertsonalki, eta Lanbitel telefono bidezko zerbitzuaren bitartez, Lanbidek 34.000 kontsultari erantzuna eman die jada. Astean 10.000 kontsultari erantzun die Lanbidek, batez beste. Eta egunean, batez besteko hori 2.000 kontsultatik gorakoa izan da. Euskadin 56.000 pertsona inguruk jasotzen dute Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta. Horietatik, herena pentsiodunak dira.

DBEren erabiltzaileak bulegoetan artatzea

  • Lanbideko langileek, batez beste, 1.617 pertsona artatzen dituzte 39 bulegoz osatutako sarean DBEren inguruko izapideak egiteko (informazio-eskaerak, aldez aurreko hitzordu-eskaerak, hitzartutako hitzorduak, agiriak aurkeztea...).

 

Lanbideren bulegoetan DBE dela-eta artatutako pertsonak batez beste

Egunean

Hilean

Araba

419

5.862

Bizkaia

822

11.505

Gipuzkoa

376

5.271

Guztira

1.617

22.638

 

 

Telefono bidezko Lanbitel zerbitzua

  • Lanbitel-era egindako deiak (Lanbideren telefono-zerbitzua): DBEren kudeaketa osoa egin den lehenengo hilabetean Lanbideren dei-guneak 1.043 dei inguru jaso ditu egunero DBEri buruz.
  • Deietan maizen egin diren galderak kudeatzailearen aldaketari buruzko informazio orokorra eskatzeko, bulegoan hitzordua eskatzeko eta prestazioaren egoera ezagutzeko izan dira.
  • DBEri buruzko deiak Lanbitelen jaso direnen % 29 izan dira aurtengo urtarrilean. Joan den ostegunera arte, hilak 19, Lanbitel 13.560 dei jaso ditu DBEren inguruan.

Hitzorduak

  • Joan den ostiralera arte, urtarrilak 20, 22.500 hitzordu eman zitzaien herritarrei DBEren inguruko izapideak egiteko. % 18 Arabakoak ziren. % 24 Gipuzkoakoak. Eta % 59 Bizkaikoak.
  • Batez beste, hartzaile batek aldez aurreko hitzordua izateko itxaronaldia 17 egunekoa da. Batez besteko epe hori ez da berdina bulego guztietan.
  • Ehunekoei erreparatuz, % 45ek 15 egun baino lehenago jasotzen du hitzordua. % 50ek 15 eta 21 egun bitarteko epean, eta % 5ek 21 egun baino gehiago itxaron behar dute. Azken atal horretan, kasu askotan, hartzaileak berak hala eskatu duelako gertatu da hori.

Erabiltzaileari artatzeko denbora

Arreta-denbora: Lanbideko langileek ia hogeita hamar minutu igarotzen dute, batez beste, hartzaile bakoitzarekin. Denbora hori aldakorra da, erabiltzailearen eta bulegoaren arabera.

Prestazioa ordaintzea

Lanbidek Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriaren (EGPO) ordainketa bateratu egingo ditu, bi laguntza horien kudeaketa osoa bere gain hartu ondoren. Hiru lurraldeetan, ordainketa hilaren amaieran egingo da. Urtarrileko ordainketa urtarrilaren 30ean izango da, eta 32 milioi euro inguruko gastua aurreikusten da. Lurraldeei erreparatuz, % 67 Bizkaian kobratuko dira, % 18 Gipuzkoan eta % 15 Araban.

Gutunak bidaltzea

Hartzaileei bidalitako gutunetatik, posta zerbitzuak 2.000 bueltatu ditu, helbidea ezezaguna zelako. Lanbidek kasuak banan-banan ikertzeari ekin dio, pertsona horien benetako egoera zein den zehazteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)