Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak Premiazko Neurrien Dekretuaren aurkako helegitea aurkeztuko du “konstituzioaren aurkakoa” delako

2012.eko urtarrilak 24

Eusko Jaurlaritzak ez du pentsio planetan ekarpenik egingo, Errege Dekretuak dioen bezala, baina helegitea aurkeztuko du ulertzen duelako autonomia erkidegoaren eskumenetan sartzen dela

Eusko Jaurlaritzari, 2011ko faktura batzuetan atzeratu dela argudiatuz egindako salaketen aurrean, Idoia Mendia bozeramaileak ziurtatu du Eusko Jaurlaritzak "ez duela faktura bat ere tiraderan gordeta", eta deitoratu egin du Euskadiren irudia kaltetu nahi duenik egotea. Era berean, adierazi du "tamalgarria, gaitzesgarria eta ia ezin azalduzkoa" dela herrialdearen kaudimena zalantzan jartzea.

Eusko Jaurlaritzak, pasa den abenduaren 30ean gobernu zentralak onartutako Premiazko Neurrien Errege Dekretuari helegitea aurkeztuko dio, ulertzen baitu pentsio planetan (BGAE) ekarpenak egiteari dagokionez “autonomia erkidegoen eskumenetan sartzen” dela. Hala iragarri du Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Lehendakaritzan (Gasteiz) ospatu den Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan.

Eusko Jaurlaritzak eskatutako txosten juridikoak, Errege Dekretua aztertzen zuenak, oinarrizko aplikazio kontuak daudela azaltzen du, eta horien artean dago 2012. urtean zehar pentsio planetan ekarpenak egitea kentzearena. Euskadik “bete egingo du” neurria. Hala ere, funtzionarioen lanaldia luzatzeari dagokionez, Errege Dekretuak ere ezartzen duena, bozeramaileak adierazi du ez dela oinarriz aplikatzekoa, eta beraz, euskal funtzionarioengan ez duela eraginik izango neurri horrek.

“Ez dago fakturarik tiraderan”

Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramaileak gaur argitu du Euskadi bere fakturak “hobekien ordaintzen dituena” dela, 2011ko fakturak kitatzerakoan Jaurlaritzak izan omen duen atzerapenari buruz argitaratu diren informazioen gainean. Mendiak deitoratu egin du “Euskadiren irudia kaltetzearekin jolasean dabilen jendea” egotea eta adierazi du “zeharo faltsua” dela “tiraderan fakturak daudela”.

Paisaiaren lege-proiektua

Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman dio paisaiari aintzatespen juridikoa ematen dion lege-proiektu horri, eta helburu horrekin batu zen Eusko Jaurlaritza 2009an, Euskal Autonomia Erkidegoak bat egin zuenean Paisaiaren Europako Hitzarmenarekin.  Bat egite horren ondorioetako bat paisaia bereziez gain, ohikoak eta narriatuak ere zaindu behar izatea da, orain arte paisaiak jaso duen tratamendu sakabanatua eta partziala gaindituta.

Onartutako lege-proiektua erreferentzia markoa da, EAEko administrazioek paisaia politikak definitu eta aplika ditzaten; eta bertan, Euskal Autonomia Erkidegoko paisaiak babestu, kudeatu eta antolatzeko tresnak ezartzen dira.

Tresnen artean, paisaiaren katalogoak daude; eremu bakoitzeko (eremu funtzionalak) paisaiak identifikatu eta baloratzeko tresnak dira, paisaia ikuspegitik arreta berezia behar duten eremuak mugatzeko eta kalitate helburu zehatzak finkatzeko tresnak, alegia.  Helburuok paisaia artezpideak dakartzate, katalogo horien arau espezifikoak, eta lurralde plan partzialetan inplementatuko dira.  Legeak kudeaketa tresna batzuk ditu xedaturik (Paisaiaren Ekintza Planak) eta bestelako betearazpen tresna batzuk (Paisaia Integrazioko Azterlanak).

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2012.01.24)

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012-01-24n hartutako erabakiak

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Idoia Mendia Cueva
    Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua (IX legealdia)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)