Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak: "Zientziari esker GEHIAGO bizi gara. Zientziari esker HOBETO bizi gara”

2023-10-02
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Iñigo Urkulluk Passion for Knowledge zientzia-dibulgazioko festibala inauguratu du gaur arratsaldean. Festibal horrek zortzi Nobel saridun bilduko ditu egunotan Donostian

 Lehendakariak Passion for Knowledge 2023 zientzia-dibulgazioko festibala inauguratu du gaur arratsaldean Donostian egin den ekitaldian. Bertan Jokin Bildarratz sailburuarekin batera egon da. Ekitaldi horretan, eta zortzi Nobel saridun zeuden auditorium baten aurrean, Iñigo Urkulluk esan du zientziari esker "gehiago eta hobeto bizi garela”, eta komunitate zientifikoaren papera defendatu du "mezu populistak saihesteko".

Ezagutza zientifikoak eta herritarrenak erritmo ezberdinetan egiten dutela aurrera adierazi du, eta distantzia hori gero eta murritzagoa izan dadin lanean jarraitzearen alde agertu da, baita zientzia "gure herritarrei" hurbiltzeko "ahalegin jarraitua" egitearen alde ere. "Funtsezkoa da haren garrantzia ulertzea. Gazteenetatik hasi eta helduenetaraino", esan du.

Puntu horretan, dibulgazioak duen "paper garrantzitsua" defendatu du, "inolako oinarri zientifikorik gabeko mezu populistak saihesteko".

"Zuen bidelagunak izan behar dugu. Gure konpromisoa da eskura ditugun baliabide guztiak zientziaren zerbitzura jartzen jarraitzea, baliabide horiek mugatuak direla onartuz", esan dio egunotan festibalean parte hartuko duen ordezkaritza zientifiko zabalari.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak