Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadik eta Gaztela eta Leonek lankidetza hitzarmen zabala sinatu dute, hiritarren ongizatea hobetzeko

2012.eko urtarrilak 23

Helburua da bi Erkidegoetan eragina duten gaiei elkarrekin heltzea, elkarlanaren eta leialtasun instituzionalaren ikuspegitik; Lehendakariaren iritziz, “etorkizunerako lankidetza estu baten hasiera da”.

Gaur Valladoliden sinatu den protokoloa Euskadiren eta Gaztela eta Leonen arteko lehenengo hitzarmena da, eta gure ondoko beste erkidego batzuekin sinatutakoen ildo beretik doa, hau da, beren eremu mugakideetako biztanleen bizi-kalitatea hobetzea ahalbidetzen du. Osasungintzaren alorrean, protokoloak leku bakoitzean ematen diren zerbitzuak antolatzen ditu, eremu bakoitzeko osasun arreta hobetzeko xedez. Gainera, eremu espezifikoak aurreikusten ditu genero indarkeria pairatzen duten emakumeentzat, harrera-zentroak eskaintzen baitizkie. Orobat, akordioak proiektu bateratuak bultzatzen ditu I+G+b sustatzeko, eta baita internazionalizazioa ere, kanpora ateratzeari eta ETEen posizionamendua hobetzeari begira.

Lehendakariak bidaia egin du gaur Valladolidera, Iñaki Arriola Garraio Sailburuarekin, Rafal Bengoa Osasun Sailburuarekin eta Manu Salinero Lehendakaritzako Idazkari Nagusiarekin batera, Gaztela eta Leongo Juntako Presidenteak gidatutako ordezkaritza batekin bilera ofiziala izateko eta bi erkidegoen arteko lankidetza hitzarmen bat sinatzeko.

Osasunaren alorrean, protokoloak zehaztu du eremu mugakideetako emakumeentzako eta emergentzientzako arreta bide egokienaren bitartez emango dela kasu bakoitzean, eta lankidetza mantenduko dela lehen arretan, arreta espezializatuan, arreta soziosanitarioan eta teknologia berrien arloan. Halaber, protokoloak eremu espezifikoak aurreikusten ditu genero indarkeria pairatzen duten emakumeentzako harrera zentroetara deribatzeko prozeduretarako, horien koordinazioa elkarrekin lantzeko.

Gaztela eta Leongo Juntak eta Eusko Jaurlaritzak garraioaren alorreko jardueren koordinazioa ere sartu dute protokoloan. Alde horretatik, Burgosen eta euskal Y-aren arteko konexioa egin dadila exijituko dute.

Gure ondoko beste erkidego batzuekin eta berriki eratutako Euroeskualdearekin sinatutako protokoloen ildotik, Eusko Jaurlaritzak espero du protokolo honek ahalbidetuko duela Gaztela eta Leonekin dauden harremanak eta elkarlana optimizatzea, interes komuneko arloen lana hobetu ahal izateari begira.

 

Iruzkin bat
  • 2012.eko urtarrilak 25

    He ojeado el protocolo de colaboración y observo que es prolijo en las muchas materias que afectan a ambas comunidades, cosa de la que me alegro. Parece mentira que hasta ahora haya habido gobiernos que se negaran a tener negro sobre blanco las actuaciones que en conjunto deben realizar las comunidades autónomas limítrofes. Una vez más digo que el aislamiento y la autarquía a que nos quieren condenar ciertos partidos es un error y una pobreza. Por otro lado, observo que en materia cultural se habla de colaboración acerca del origen de las lenguas vasca y castellana. Además de con La Rioja, con las glosas de San Millán, Euskadi y CyL deben colaborar para mantener el legado de Valpuesta, como dejé escrito en un reto de esta misma web. Ojalá el protocolo tenga recorrido y no sea orillado en el futuro. En cualquier caso, queda escrito y firmado.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari, Iñaki Arriola, Rafael Bengoa, Manu Salinero