Berriak Hezkuntza
qrcode

Jokin Bildarratzek 2023ko Kilometroak jaiaren ordezkaritza bati harrera egin dio

2023-09-28

 

  • Hezkuntza sailburuak asteburu honetan bertan Errenterian egingo den Kilometroak 2023 ekimeneko antolakuntza-taldea hartu du

Kilometroak 2023 Gipuzkoako ikastolen aldeko jaiaren ordezkaritza bat Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuarekin eta Begoña Pedrosa sailburuordearekin bildu da gaur eguerdian, datorren igandean, urriaren 1ean, Errenterian egingo den edizio berria aurkezteko.

Nekane Artola Kilometroak Elkarteko lehendakariak, Arantza Munduate Kilometroak Elkartekoako idazkariak, Anartz Muxika Orereta Ikastolako zuzendariak eta Itziar Navarro, ikastolako presidenteak "Erriola" lelopean egingo den edizioaren nondik norakoak azaldu dituzte bileran. Oiartzun ibaiaren bi ertzetan banaturiko lau gunetan banatuko da jaia –ibai horri egiten baitio erreferentzia aurtengo leloak-, Errenteria erdialdean.

Bildarratz sailburuak ekitaldiaren irekiera ekitaldian parte hartuko duela baieztatu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Nekane Artola, presidenta de Kilometroak Elkartea, Arantza Munduate secretaria de Kilometroak Elkartea, Anartz Muxika, director de Orereta Ikastola e Itziar Navarro, presidenta Orereta Ikastola