Berriak Ekonomia eta Ogasuna
qrcode

Eusko Jaurlaritzak premiaz eskatzen du Europako funtsen betearaztea bizkortu dadin eskualdeetako ESEPE-en bidez

2023-09-28

Iñaki Barredo Ekonomiako eta Europako Funtsetako sailburuordeak EHUren udako ikastaroetan parte hartu du gaur. Europako funtsak bere esku-hartzea hartu du ardatz nagusi, eta Euskadik ekonomia eta lurraldea eraldatzeko prozesuei Europak egiten dien ekarpena jorratu du.

Bere azalpenean, Barredok nabarmendu du “erantzukizun-zentzuaren eta eraginkortasunaren” ikuspegitik premiazkoa dela une honetan Euskaditik kudeatzen ari diren funtsak egikaritzea eta laguntza-lan handia egitea Euskadiko eragile publiko eta pribatuek funtsak ahalik eta ondoen bildu eta egikaritu ditzaten”. Horretarako, uste da Ekonomia Suspertzeko eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoak (ESEPEak) direla baliabiderik egokiena funtsak ekoizpen-sarera arin eta eraginkortasunez iritsiko direla bermatzeko.

Oraingoz, Euskadik 1.657 M € jaso ditu guztira. Horietatik, 1.048 (% 63,2) Eusko Jaurlaritzaren bitartez jaso dira, eta 609 (% 36,8) Estatuak zuzenean kudeatzen ditu.

Inbertsioen betearaztea eta ezarpena bizkortzen saiatzeko, Eusko Jaurlaritzak erantzun proaktiboa eman dio NEXT GENERATION Europako ekimenaren kudeaketari, ESEPE-etatik bildutako funtsak optimizatzeko, Ekonomiako eta Europako Funtsetako sailburuordeak azpimarratu duenez. Energia berriztagarriekin, ibilgailu elektrikoekin eta deskarbonizazio industrialarekin lotutako ESEPE-etan oinarritutako erantzuna da.

Egoeraren argazki bat aurkeztean, Barredok adierazi du Euskadik autonomia-erkidegoei esleitutako funtsen % 4,7 (22.408 M €) jaso dituela orain arte. Ehuneko hori txikiagoa da Euskadik BPGd-ari dagokionez ordezkatzen duena (% 6,4) kontuan hartzen bada.

2021-2026 aldirako planifikatutako denboraren erdia baino gutxiago igaro denez, aurreikusitako egutegiari dagokionez, Barredok adierazi du “planifikatutakoaren pixka bat atzetik” gaudela. Transferentzia guztien % 46,1 esleitu (ez, ordea, egikaritu) da. 83.000 milioiko maileguak ia osorik esleitzeke daude, eta, haren ustez, “zailena falta da: funtsak ehun sozial eta produktibora helaraztea”.

Kontabilitate Foroa

Bestalde, Iñaki Barredok Bilbon izandako Euskadiko VIII. Kontabilitate Foroan parte hartu du gaur goizean. Foro horretan, Ekonomiako eta Europako Funtsetako sailburuordeak honako hau nabarmendu du: “kontabilitateak garrantzi handia du gure ekonomikoetan”; eta kontabilitate publikoan zentratu da, “gobernantza onaren edo, nahi izanez gero, gobernu onaren berme” den heinean.

Bere azalpenean, Barredok gobernantza onaren adibide praktiko gisa jarri du gure “Kontrol Ekonomikoko Bulegoak gizarteari ematen dion balioa; gure Ekonomia eta Ogasun Sailean sustraituta biatago. Haren eginkizunen artean, honako hauek nabarmendu du: kontabilitatea eta kontrol-auditoriak egitea. Horretan barne hartuta dago arlo ekonomikoko arriskuen kudeaketa eta barne-kontrola, gobernu-ekintza etengabe gainbegiratzea eta gainerako sailen jarduera errazteko informazio ekonomiko eta finantzarioa ematea.

Eginkizun horiek, kontabilitateak ematen duen balio sozialean ez ezik —Kontrol Ekonomikoko Bulegoa ardatz hartuta— baliarazi egiten dute “haien ardurapean dauden pertsonen gaitasuna eta profesionaltasuna, beren arloa ezagutzen duten eta ofizialki kontu-auditore gisa baimenduta dauden adituak baitira”. Horixe nabarmendu du Iñaki Barredo sailburuordeak foro honetan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)