Berriak Lana eta Enplegua
qrcode

Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren erregelamendu berriaren aplikazioa dela-eta, Lanbidek argitu egin ditu teknikarien, hirugarren sektorearen, erakundeen eta gizarte-zerbitzuen zalantzak

2023-09-28
  • Horrek helburu du: segurtasun juridikoa eta hartzaileen berdintasuna bermatzea; prestaziorako sarbidea erraztea; gehi  kudeaketan zein kontrolean eraginkortasuna eta zorroztasuna lortzea

Gaur, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak informazio-saio bat egin du. Saioak helburu hauxe du: argitzea teknikariek, hirugarren sektoreko kideek, erakundeek eta gizarte-zerbitzuek dituzten zalantzak (Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren Erregelamendu berriaren aplikazioaren inguruan). Laster onartzea aurreikusten da, eta, horren bidez, hartzaileen berdintasuna, eskuratzeko erraztasuna eta DSBE kudeatzeko eta kontrolatzeko eraginkortasuna eta zorroztasuna bermatu nahi dira.

Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua bertan zela, saioak ehun pertsona inguru bildu ditu Bilbon tartean, Hirugarren Sektoreko erakundeak, gizarte-zerbitzuak, eta erakundeak. Kasu askotan, hasiera batean, pertsonak horiek beraiek artatzen dituzte DSBE eskatzen duten herritarrak. Halaber, azalpenetan parte hartu dute Alfonso Gurpeguik, Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordea, Francisco Pedrazak, Lanbideko zuzendari nagusia, eta Sara Buesak, Prestazioen eta Gizarteratzearen zuzendaria.

Joan den abenduan, Legebiltzarrak Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Legea onartu zuen. Eta horrek badakar erregelamendu bidezko garapena legearen alderdi batzuk eraginkorrak izan daitezen. Mendiak zehaztu du "Oso arau teknikoa” dela, ahalik eta azkarren egin dela eta pentsatuta dagoela Legearen aplikazioan interpretazio okerrak uxatzeko eta DSBEko eskatzaileekin  lan egiten dutenen zalantza guztiak argitzeko.

Ildo horretan, Lehendakariordeak berretsi du Erregelamenduak prestazioaren diseinua amaitu nahi duela, eta ahalegin berezi egin dela arlo hauetan: "segurtasun juridikoa bermatzean; prestazioa eskuratzeko erraztasuna sendotzean; interesdun guztien berdintasuna bermatzean; eta DSBEren kudeaketan eta kontrolean eraginkortasuna eta zorroztasuna lortzean".

Informazio-saioan, honako gai hauek argitu dira: hainbat kalteberatasun-egoeratan dauden 18 urte gorako gazteen eskubidea aitortzea (bizi independentearen proiektua egiaztatzen dutenak);  erroldaren egiaztapenari dagokionez egindako aldaketak (saihesteko bizileku-simulazioak edo DSBEa eskuratzen dela etxebizitzen legez kanpoko okupazioen bidez); edo hainbat kontzepotu argitzea (hala nola zer-nolako diru-sarrerak diren kontutagarriak prestazioa ematean).

Mendiak adierazi duenez, Erregelamenduak prestazioaren kudeaketan aplika daitezkeen prozedura guztien diseinua amaitzen du, Zenbatekoa Eguneratzeko Prozedurarekin (kalkuluaren berrikuspenak agintzen dituen prozedura); zertarako eta, bidegabe jasotako kopuruak sortzea saihesteko. Halaber, arautzen du eskatzaileek beren prestazioak telematikoki izapidetu ahal izatea (baina, beti ere, aurrez aurreko laguntza bermatuko da). Horrez gain, Hirugarren Sektorearekin lankidetzan aritzeko bide egonkorrak aurreikusten dira. Izan ere, Sektore hori kalte beratasun-egoerak hurbiletik ezagutzen dituzten erakundeek osatzen dute. Eta erakunde horiek ahultasun-egoeran dauden pertsonei beren eskubideak zein diren transmiti diezaiekete (askotan kalteberetasun egoeran daudenek ez dakite zein eskubide duten).

Lehendakariordeak, gainera, eman beharreko hurrengo urratsak aurreratu ditu, besteak beste: Lanbideko Administrazio Kontseiluak Ikuskapen eta Laguntza Plana onartzea (behin eta Legeak aurreikusten duen Ikuskapen Unitate berria osatuko duten pertsonak eta enplegurako pizgarrien dekretua sartu ondoren).

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)