Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
qrcode

Meet Basque Country-n parte hartzen duten nazioarteko 60 agente turistikok Euskadiko kultura gastronomikoa ezagutuko dute Gasteizen

2023-10-04
  • Turoperadoreek Euskadi bisitatuko dute aste osoan zehar, Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailaren eskutik, helmuga merkaturatzeko euskal turismo-enpresekin akordioak ixteko

Atzo iritsi ziren Euskadira nazioarteko 60 agente eta operadore turistiko baino gehiago, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren bitartez antolatutako bidaian. Donostian lehen geldialdia egin ondoren, gaur Arabako lurraldera joan dira, eta harrera egin diete Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak, Felipe García Arabako Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren zuzendariak eta María Nanclares Sustapen Ekonomiko, Enplegu, Merkataritza eta Turismoko zinegotziak, Gasteizen.

Sailburuak Euskadiko kultura gastronomikoa nabarmendu nahi izan du, nazioartean ezaguna eta “bisitatzen gaituztenen lehen motibazioetako bat”.Gainera, gogorarazi duenez, Araban, Arabako Errioxako ardoak daude, jatorri-deitura ospetsuenetako bat, eta hiriburutik ordubete eskasera “upategi bikainez, ibilbideez eta ondare arkeologiko jori batez osatutakoinguruneaz goza daiteke”.

Nazioarteko agenteen bisita Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila turismoa erakartzeko egiten ari den ekintzen barruan kokatzen da, bereziki distantzia luzeko turismoan. Javier Hurtado sailburuak udan turismoak izan dituen emaitza positiboak eta "bailara" izeneko aldietan izan den hazkunde desestazionalizatua aztertu ditu; izan ere, urtarriletik ekainera % 15 hazi gara, eta uztailean eta abuztuan, berriz, % 0,4 baino ez.Gainera, urteko lehen 8 hilabeteetan nazioarteko turismoak izan duen hazkundea azpimarratu du. “Berri onak dira, pandemiak gehien erasan digun aldia izan delako eta promozio-ahaleginetan buru-belarri aritu garelako; izan ere, nabarmen laguntzen du desestazionalizazioan, egonaldiaren igoeran (orain 4,4 egunekoa da) eta gastuan. Urtarriletik abuztura, nazioarteko turismoa % 16 hazi da, eta nazionala, berriz, % 4,1. Azken hilabeteetan (maiatza, ekaina, uztaila eta abuztua) nazioarteko turismoa nazionala baino handiagoa izan da sarreretan”.

Meet Basque Country

Agenteek hainbat jarduera eta bilerak egingo dituzte urriaren 3-6an, bi helburu nagusi dituen misio batean.

Lehenik eta behin, nazioarteko agenteak, batez ere turoperadoreak, euskal turismo-enpresa eta -eragileekin harremanetan jartzea, Euskadi helmuga merkaturatzeko lankidetzak eta akordioak sor daitezen.Horretarako, hainbat bilera eta workshop bat egin ahal izango dituzte Euskadiko turismo-agentzia eta -enpresekin harremanetan jartzeko.

Bigarrenik, astean zehar, agente turistikoek hainbat “fam trip” egingo dituzte, hau da, espezializatuta dauden gaiarekin lotutako jarduerak eta bisitak, Euskadi helmuga merkaturatzen hasi nahian. Gai horien artean daude Euskadirentzat lehentasunezkoak diren produktu turistikoetako batzuk, besteak bestegastronomia, Touring, zikloturismoa, natura-turismoa etaMICE negozio-turismoa.

Euskadira etorriko diren turoperadoreak 17 herrialdetakoak dira: Espainia, Erresuma Batua, Alemania, Portugal, Belgika, Herbehereak, Danimarka, Irlanda, Italia, Finlandia, Suedia, Polonia, Maroko, Japonia, Argentina, Brasil eta AEB. Euskadin egingo duten egonaldian 3 elkarraldi izango dituzte euskal hiriburuetan, baita bisiten agenda bat ere. Atzo Donostian izandako elkarraldiaren eta gaur Gasteizen egindakoaren ondoren, hilaren 6an Bilbora joango dira agenteak, eta workshop bat egingo dute, aldez aurretik haiekin bilerak egin nahi izan dituzten nazioarteko operadoreak eta euskal enpresak harremanetan jartzeko. Sektoreari zuzendutako aurkezpen-gaia turismo industriala eta Bilboren eta Euskadiren eraldaketa izango dira, bere ondare industrialarekin lotua.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)