Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
qrcode

Javier Hurtado sailburuak Euskadiko turismo-jasangarritasunaren aldeko apustua nabarmendu du Turespañako III. Konbentzioan

2023-10-02

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok Turespañako III. Konbentzioaren inaugurazioan parte hartu du. Konbentzioak Donostia aukeratu du ekitaldiaren egoitza gisa, “Turismoaren eraldaketa jasangarria” izenburupean.

Sailburuak gogorarazi du Euskadik turismo jasangarriaren eredu bat garatzea lortu duela. Eredu horretan, axola diona ez da zenbateraino hazten garen, nola hazten garen baizik, “modu desestazionalizatuan (% 1,7 uztailetik abuztuara, % 15 urtarriletik ekainera), lurralde osoan zehar, eta nazioarteko turismoaren gorakada handiagoarekin, non ahalegin ekonomikoak egin ditugun”.

Sailburuak azpimarratu du sinesten dugun eta jasangarritasun horretan oinarritzen den eredu bat bultzatzen jarraitu behar dugula, hiru alderdietan: ingurumenekoa, soziokulturala eta ekonomikoa, “funtsezkoa delako tokiko garapenean eragina izatea eta udalerri autonomo guztietara iristea”.

Horrela, sailburuak gogorarazi duenez, “Euskadin gero eta jasangarriagoa eta lehiakorragoa den helmuga baterantz goaz. Turismo-helmuga adimenduna eta Inteligentzia Turistikoaren Sistema bezalako proiektuekin; eskaintza dibertsifikatzera bideratutako turismo-produktu berriekin, desestazionalizazioarekin eta fluxuen mugimenduarekin. Eta hori lortu dugu Euskadiko Turismoaren Kode Etikoan islatzen den gobernantza-eredu baten alde egin dugulako apustu. Eredu hori ezartzen aitzindariak izan ginen, Turismoaren Mundu Erakundeak bermatuta. Kode hori 621 euskal enpresak baino gehiagok sinatu dute, Euskadiko turismoaren lehiakortasuna eta jasangarritasunasustatzeko ahaleginak batzen jarraitzeko. Horregatik guztiagatik, harro egoteko modukoa da III. Konbentzio hau hemen egitea, eta, batez ere, Turespañaren eskutik, haiekin elkarlanean aritu ohi baikara eta proiektuak partekatzen baititugu, jasangarritasuna gobernantzan eta lankidetza demokratikoan oinarritu behar delako” esanez amaitu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)