Eman odola!
qrcode

Ehun bat euskal erakunde eta enpresa daude EMAS Ingurumen Kudeaketako Europako Sisteman erregistratuta

2023-09-27
  • 14 jarduera sektoretakoak dira, eta Europan izena eman duten guztien %2,2 dira
  • Manufaktura industria eta administrazio publikoa erregistroen %37 dira
  • Europan 4.039 erakunde daude izena emanda EMAS sisteman

Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua, Europar Batasunak sustatutako EMAS ingurumena kudeatzeko sistema duten Euskal Autonomia Erkidegoko ehun erakundeekin bildu da gaur jendaurreko aitortzarako ekitaldi batean, Euskadiren jasangarritasunarekin duten konpromisoagatik haiei eskerrak emateko. Bilboko Itsas Museoan egin da ekitaldian.

EMAS bezalako ingurumen kudeaketa sistema bat egiaztatzeak edozein erakunderi eskatzen dion ahalegina baloratu ondoren, Tapia sailburuak azpimarratu du “jendeak orokorrean uste duenaren kontra, jasangarritasuna eta hazkunde ekonomikoa ez dira elkar baztertzaileak. Izan ere, osagarriak dira. EMAS erakundeak erakusten ari zarete posible dela ekonomikoki aurrera egitea eta aldi berean planeta eta ingurunea zaintzea. Jasangarritasunean egiten diren inbertsioek ingurumena babestu ez ezik enplegua sortzen dute eta berrikuntza sustatzen dute.

Gaur egun, Euskadiko EMAS erregistroan, Ingurumen Iraunkortasun Sailburuordetzak kudeatuta, 99 erakunde daude izena emanda, hau da, Europan EMAS erregistroan izena emanda duten guztien %2,2 (4.039 ziren, 2023ko ekainean). Euskadin izena emanda dauden ehun erakunde inguruk 14 jarduera sektoretakoak dira. Zehazki, manufaktura industria eta administrazio publikoa erregistroen %37 dira.

Sailburuaren hitzaldiaren ondoren, sektore desberdinetako  (industria, hezkuntza eta osasuna) hiru erakundek azaldu dizkigute zer onura ekarri dizkien beraiei beren kudeaketan horrelako sistema bat integratzeak. Hauek izan dira hiru erakundeak: Construcciones Sukia, Euskadin etxebizitzak sustatzeko eta eraikitzeko sektorearen enpresa, Donostian dagoena; Fundacion Diocesanas-Jesus Obrero Fundazioa, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako zentroa, Gasteizen dagoena; eta Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako ESI, Osakidetzaren sareko Osasun Zerbitzuen erakundea.

EMASi buruz

EMAS sistema (Eco-Management and Audit Scheme) Europar Batasunak garatutako kudeaketa tresna bat da, etengabe hobetzeko konpromisoarekin ingurumen kudeaketa sistema bat ezarri duten erakundeak egiaztatu eta identifikatzen dituena, auditoria independenteen bidez egiaztatuta.

EMASen erregistratutako erakundeek ingurumenari lotuta duten portaera ebaluatzeko, kudeatzeko eta hobetzeko konpromisoa hartzen dute, eta horrek dakar erregistratutako erakundeek beraiek hobeto jardutea eta haiek sinesgarriagoak eta gardenagoak izatea. Horrez gain, EMAS sistemak kudeaketari lotuta funtsezkoak diren eta mota guztietako erakundeek aurrean dituzten hiru erronkari erantzuten die: baliabideen efizientzia, klima aldaketa eta gizarte erantzukizun korporatiboa. 

  • EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO INGURUMEN KUDEAKETA SISTEMAREN ERREGISTROAN INSKRIBATUTAKO ERAKUNDEEN ZERRENDA

     

    1. AFESA MEDIO AMBIENTE
    2. ARABAKO INDUSTRIALDEA
    3. ARAZI IKT
    4. ARCELORMITTAL SESTAO
    5. ARRATIAKO INDUSTRIALDEA
    6. ARTELATZ INGURUMEN ZERBITZUAK
    7. ACLIMA
    8. ASPEM MEDIOAMBIENTE
    9. AUTOBUSES CUADRA
    10. AUTOBUSES LA GUIPUZCOANA
    11. AUTOBUSES LA UNIÓN
    12. BILBOKO PORTUKO AGINTARITZA
    13. AVANZA DURANGALDEA
    14. AVANZA GIPUZKOAKO MUGIKORTASUNA
    15. AMURRIOKO UDALA-AYUNTAMIENTO DE AMURRIO (LURRALDE EREMUA)
    16. BAHIA DE BIZKAIA ELECTRICIDAD
    17. BEFESA ALUMINIO
    18. BELAKO LANAK
    19. BERANGOKO UDALA - BERANGOKO UDALA
    20. BETERRI KOSTAKO INDUSTRIALDEA
    21. BIDASOA OARSOKO INDUSTRIALDEA
    22. BIZKAIA SORTALDEKO INDUSTRIALDEA
    23. BPXPORT KIROL ZERBITZUAK
    24. CAF
    25. CAMPEZO OBRAS Y SERVICIOS
    26. CELSA ATLANTIC
    27. CEMENTOS LEMONA
    28. CESPA GESTIÓN DE RESIDUOS
    29. CIFP ELORRIETA-ERREKA MARI LHII
    30. CIMAS INNOVACION Y MEDIO AMBIENTE
    31. CONSIGNACIONES TORO Y BETOLAZA
    32. CONSTRUCCIONES OLABARRI
    33. CONSTRUCCIONES SUKIA ERAIKUNTZAK
    34. CONSTRUCCIONES URDINBERRI
    35. CSP IBERIAN BILBAO TERMINAL
    36. DEBA BAILARAKO INDUSTRIALDEA
    37. DONOSTIAKO UDALA - AYUNTAMIENTO DE DONOSTIA/SAN SEBASTIÁN
    38. DRAXTON ATXONDO (FUCHOSA)
    39. EGILE MECHANICS
    40. EKONDAKIN ENERGIA Y MEDIOAMBIENTE
    41. EKOTEK INGENIERÍA Y CONSULTORIA MEDIOAMBIENTAL
    42. ELIRECON ERC
    43. ENGINE POWER COMPONENTS GROUP EUROPE
    44. ENVISER SERVICIOS MEDIOAMBIENTALES
    45. GIPUZKOAKO ZERBITZUGUNEAK (ESERGUI)
    46. ESTIBADORA ALGEPOSA
    47. ESTUDIOS Y OBRAS REKALDE
    48. EUSKAL TRENBIDE SAREA-RED FERROVIARIA VASCA
    49. EUSKALTEL
    50. FACTOR IDEAS INTEGRAL SERVICES
    51. FCC AMBITO
    52. FUNDACION DIOCESANAS-JESUS OBRERO FUNDAZIOA (EGIBIDE)
    53. GEOLAN BEASAIN
    54. GESTIÓN DE CAPITAL RIESGO DEL PAÍS VASCO
    55. GIPUZKOA INGURUMENA BI
    56. GIPUZKOAKO OZEANOGRAFIA FUNDAZIOA
    57. GMSM MEDIO AMBIENTE
    58. GOIERRI AUKERA
    59. GOIERRI BEHEKO INDUSTRIALDEA
    60. HIJOS DE JUAN DE GARAY
    61. IBAIZABAL BEHEKALDEKO INDUSTRIALDEA
    62. IBERDROLA GENERACION TERMICA
    63. IHOBE
    64. IKANKRONITEK
    65. INDUSTRIA DE TURBO PROPULSORES (ITP AERO)
    66. INKOA SISTEMAS
    67. INTEMAN
    68. IRAGAZ WATIN
    69. ITELAZPI
    70. JAUREGUIZAR PROMOCION Y GESTION INMOBILIARIA
    71. MERCEDES-BENZ ESPAÑA
    72. METRO BILBAO
    73. MIRANDAOLA SERVICIOS MEDIOAMBIENTALES
    74. MUNSKJÖ TOLOSA
    75. OBE HETTICH Y HETTICH IBERIA
    76. BARRUALDE-GALDAKAO ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA - OSAKIDETZA
    77. BILBAO BASURTO ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA - OSAKIDETZA
    78. DONOSTIALDEA ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA - OSAKIDETZA
    79. EZKERRALDEA-ENKARTERRI-GURUTZETA ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA - OSAKIDETZA
    80. GOIERRI UROLA GARAIA ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA - OSAKIDETZA
    81. TOLOSALDEA ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA - OSAKIDETZA
    82. ORTZADAR
    83. PAPRESA
    84. PIERBURG
    85. PRECISIÓN CASTING BILBAO
    86. PUNTEADOS DE PRECISIÓN GOIALDE
    87. SAITEC
    88. SERBITZU ELKARTEA
    89. SPRI
    90. SPRILUR
    91. TEKNIMAP ENERGÍA Y MEDIO AMBIENTE
    92. TERMINALES PORTUARIAS (TEPSA)
    93. TOLOSALDEKO APATTAERREKA INDUSTRIA LURRA
    94. URDULIZKO INDUSTRIALDEA
    95. UROLAKO INDUSTRIALDEA
    96. VISESA
    97. VIUDA DE SAINZ
    98. YARRITU
    99. ZARAUZKO UDALA-AYUNTAMIENTO DE ZARAUTZ

     

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak