Zeinu hizkuntzaren eguna
Berriak Osasuna
qrcode

Osasun Sailak eta UPV/EHUk Familia eta Komunitateko Medikuntzako Ikasgelaren —lehen mailako arretako prestakuntza-esparrua— inguruko hitzarmena berritu dute (Gobernu Bilera 2023-09-26)

2023-09-26

Ikasturte honetan, Familia eta Komunitateko Arreta ikasgaia emango da aukerako irakasgai gisa, Medikuntzako Graduko ikasketa-planaren hirugarren mailan

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren lehentasunezko helburu estrategikoetako bat da Lehen Mailako Arreta indartzea 

Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Gotzone Sagarduik eta Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Eva Ferreirak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena berritu dute ikasturte hasiera honetan, Familia eta Komunitateko Medikuntzako Ikasgela mantentzeko. Ikasgela hori 2018an sortu zen eta 60.000 euroko laguntza jasotzen du urtean. 

UPV/EHUko Leioako Medikuntza Fakultatean dagoen ikasgela honen helburua da irakaskuntzaren, ikerketaren eta emaitzen eraldaketaren arloko jarduketak garatzea, osasun publikoko lehen mailako arretarekin eta arreta komunitarioarekin lotutako gai espezifikoetan. 

Gainera, 2023-2024 ikasturte honetan, Familia eta Komunitateko Arreta ikasgaia emango da aukerako irakasgai gisa, UPV/EHUk ematen duen Medikuntzako Graduko ikasketa-planaren hirugarren mailan. Ildo horretan, osasunaren lehen mailako arretarekin, arreta komunitarioarekin, osasun publikoarekin eta lehen mailako arretaren arloan interesgarritzat jotzen diren beste arlo batzuekin lotutako gai espezifikoetan sakonduko da. 

Akordio honen bidez, bi erakundeek UPV/EHUn Familia eta Komunitateko Medikuntzako Ikasgela bat baliabide ekonomikoz hornitzen jarraitzeko duten interesa gauzatzen da berriro, Lehen Mailako Arretan ikerkuntzan prestatzeko, dokumentatzeko eta laguntzeko sistema integratu gisa. Esparru hori indartzea da Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren lehentasunezko helburu estrategikoetako bat. 

HITZARMENAREN HELBURUAK ETA JARDUERAK

Hitzarmenetik nabarmendu beharreko helburuen artean Familia eta Komunitateko Medikuntza sendotzea dago, Medikuntzako Graduko ikasketetan Lehen Mailako Arretako prestakuntza-esparru gisa, eduki eta jarduera berriak txertatuz, Familia eta Komunitateko Medikuntzako titulazioa duten irakasleen premietan oinarrituta. Gainera, Familia eta Komunitateko Medikuntzako espezialistek eta espezialitateko egoiliarrek kongresuak eta doktore-tesiak egitea ere sustatzen da.

Jarduerei dagokienez, honako hauek burutu dira: orientazio profesionaleko jardunaldiak Fakultateko irakaskuntza-unitateetako Medikuntzako 6. mailako ikasleentzat; "TEDTalks" motako hitzaldiak, familia-medikuek ikasleentzat egindakoak; eta material didaktikoa edo simulazioko hezkuntza-programak eta kasu klinikoak egiteko ikastaroak. Bestalde, Ikasgelarako simulazio-diagnostikoko zentro bat ezarri da, eta trebetasunen laborategia (Ospitale Birtuala) muntatu da garai bateko "bunker" deitutakoaren espazioan, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko sotoan, Leioan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko