Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
qrcode

Euskal ekonomia % 1,7 haziko da 2023an eta % 2,1 2024an

2023-09-25

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak gaur jakinarazi du gorantz berrikusi dela Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiaren 2023rako hazkundea; zehazki, % 1,7 egingo du gora, ekainean % 1,6ko igoera aurreikusi arren. Bigarren hiruhilekoa uste baino dinamikoagoa izateak eragin du gorako berrikuspen hori. Gainera, eutsi egiten dio 2024rako aurreikusten zuen % 2,1eko hazkundeari. Berrikuspen hori egin da EUSTATen hiruhileko kontuei buruzko datuak ezagutu ostean eta inguruneko hipotesia eguneratu ondoren —Espainiako hazkundea, Euroguneko hazkundea, inflazioaren eta interes-tasen bilakaera, etab.—. 

Enplegua izango da biurteko honetako hazkundearen ardatzetako bat. Izatez, 2023an 13.000 lanpostu inguru sortuko dira, eta beste 16.000 lanpostu hurrengo urtean. Horri esker, 2023an % 7,7ko langabezia-tasa aurreikusten da, eta hurrengo urtean % 7,0koa.

Gauzak horrela, taula makroekonomiko berriak datu hauek islatzen ditu:

 

        2023

 

2023

2024

2024

 

III

IV

I

II

III

IV

EAEko barne-produktu gordina

1,7

1,4

1,7

1,5

1,7

2,3

2,9

2,1

Azken kontsumo-gastua

2,2

1,4

1,8

1,6

0,9

1,7

2,4

1,7

Etxeen kontsumo-gastua

2,5

1,5

1,8

1,6

0,6

1,9

2,7

1,7

APen kontsumo-gastua

1,1

1,0

1,6

1,6

1,9

1,0

1,7

1,5

Kapital Eraketa Gordina

4,6

2,2

2,7

1,8

3,8

5,5

5,9

4,2

Barne-eskaria

3,2

1,3

2,0

1,2

1,5

2,9

3,6

2,3

Barne-eskariko ekarpena

3,3

1,3

2,1

1,3

1,5

3,0

3,7

2,4

Kanpo-eskariko ekarpena

-1,5

0,1

-0,3

0,2

0,1

-0,7

-0,9

-0,3

Lehen sektorea

-8,6

5,6

-2,2

6,3

7,8

5,3

5,9

6,3

Industria

2,6

1,5

1,2

1,5

1,6

2,2

0,7

1,5

Eraikuntza

0,7

0,0

1,5

0,9

2,0

2,7

3,1

2,2

Zerbitzuak

1,7

1,3

2,0

1,3

1,6

2,4

3,5

2,2

Balio erantsi gordina

1,8

1,3

1,7

1,4

1,6

2,4

2,9

2,1

Produktuen gaineko zergak

1,9

2,6

1,8

2,3

1,7

1,5

2,9

2,1

Barne-prod. gordin nominala

5,1

4,7

5,4

4,7

4,6

5,0

5,6

5,0

Barne-prod. gordin deflaktorea

3,3

3,2

3,6

3,2

2,9

2,7

2,7

2,9

Enplegua (lanaldi osoko lanpostua)

1,1

1,2

1,3

1,3

1,1

1,8

2,1

1,6

Landunak (biztanleriaren jardueraren arabera)

0,8

0,5

0,7

0,8

0,4

0,8

1,2

0,8

Langabezia-tasa

7,1

7,7

7,7

7,8

7,1

6,5

6,8

7,0

 

Azpiazuk inflazioa moteldu egin dela aurreratu du bi urte hauetan, batez ere 2024an, orduan inflazio-tasa % 2,0 ingurura itzul baitaiteke. Barne-produktu gordin nominala aurten % 5,4 haziko da eta datorren urtean % 5.

Euskal ekonomiaren egoera sendoa izanik ere, aintzat hartu behar da ez dela Europako ekonomietan gertatzen ari den dezelerazio-prozesuaz kanpo geratzen. Izatez, Eustatek argitaratutako datuek berresten dute 2023ko bigarren hiruhilekoan Euskadiren hazkunde-erritmoa % 1,5era arte moteldu zela, aurreko datua baino zortzi hamarren gutxiago eta 2022ko hiruhileko berean baino bost puntu gutxiago.

Era berean, duela gutxi Eustatek egindako 2022ko kontu ekonomikoen eguneratzeak adierazten du dezelerazio hori hasieran uste baino nabarmenagoa dela. Irakurketa positiboa da euskal ekonomiak pandemia hasi aurreko barne-produktu gordinaren maila berreskuratu zuela iazko bigarren hiruhilekoan, eta orain bi puntu gorago dagoela.

Euskal ekonomiaren hiru sektore nagusien bilakaera guztiz aurkakoa da. Batetik, industriak azkar galdu du intentsitatea, eta, hartara, zertxobait murriztu behar izan du urtetik urterako tasan duen balio erantsia (–% 0,5), hazkunde handiko ondoz ondoko zortzi hiruhilekoren ondoren. Aitzitik, eraikuntzak hazkunde sendoko erritmoari eutsi dio eta % 4,2ko hazkundea izan du. Azkenik, zerbitzuen hazkundea mantsotu bada ere, ekonomiaren batez bestekoaren gainetik jarraitzen du.

Euskal Autonomia Erkidegoko industria-jardueraren moteltzea bat dator Europako ekonomietan gertatzen den moteltzearekin. Moteltze hori alderdi hauek, besteak beste, eragin dute: helmuga-merkatuen ahultasunak, eskaera berririk ez izateak, energiaren kostu handiek eta interes-tasen igoera azkarrak.

Txinan, datuek adierazten dutena baino berraktibatze handiagoa espero zen, eta horrek kalte egiten die Euroguneko motorren esportazioei, bereziki Alemaniakoei —euskal enpresek harreman estua dute herrialde horretako enpresekin—.

Eraikuntzak areagotu egin zuen balio erantsiaren aldakuntza-tasa, eta urtetik urterakoa % 4,2an kokatu zuen, aurreko hiruhilekoko datuaren oso gainetik (% 0,9). Sektoreko bi osagaietatik, obra zibilak du, une honetan, dinamismo handiagoa.

Eraikuntzaren jarduerak ere oso igoera handia izan du. Dena dela, interes-tasen igoera handi hori eragina izaten ari da etxebizitzen salmentan, bai etxebizitza erabilien salmentan, bai eraikuntza berrikoen salmentan; izatez, bigarren hiruhilekoan salmentak % 18 inguru jaitsi ziren, pandemia hasi zenetik izan den emaitzarik okerrena.

Zerbitzuen hazkundea zertxobait moteldu zen, % 2,1eraino, azken bederatzi hiruhilekoetan izan den tasarik apalena. Pandemiaren ondoren jarduerak irekitzearekin, zerbitzuen eskariak ezohiko igoera handia izan zuen, eta pixkanaka ohiko mailetara itzultzen ari da, ekonomiaren osotasunaren hazkundera gehiago hurbilduz.

Barne-produktu gordinak bigarren hiruhilekoan izandako moderazioa ez zen lan-merkatuan islatu, lan-merkatuak nabarmen egin baitzuen aurrera. Horrela, enplegua, lanaldi osoko lanpostuetan neurtuta, % 1,5 hazi zen aldi horretan —aurreko hiruhilekoan izandako tasa bera—.

Eskariaren ikuspegitik, familiek kontsumoari eutsiko diote, sortutako enplegu garbiak eta soldaten igoera nabarmenak erosteko ahalmenari eusten lagunduko baitute. Enpresak —zerbitzukoak zein industriakoak— plantillak handitzen ari dira, eskariek gora egingo duten konfiantzaren seinale.

Eskaintzaren ikuspegitik, aurreikusten dugu industria-ekoizpenaren ahultasun-unea iragankorra izango dela eta aurtengo azken hilabeteetan berraktibatuko dela. Eraikuntzak hedatze-joerari eutsiko dio, eta zerbitzuek, azkenaldiko hazkunde ikaragarrien ondoren, ekonomiaren batez bestekorantz joko dute pixkanaka.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak