qrcode

IVAPek Adimen Artifizialari buruzko jardunaldi bat antolatu du, gero eta digitalizatuago dagoen Administrazio Publikoaren erronkei heltzeko

2023-09-22
  • Topaketan, IVAPen 40. urteurrena dela eta, hainbat adituk hartu dute parte, hala nola Daniel Innerarity filosofia politikoko katedradunak, Alba Soriano Zuzenbideko doktoreak, Carles Ramió Politika eta Administrazio Zientzietako katedradunak eta Itziar Aldabe Arregi ikertzaileak

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE - IVAP), Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren mendeko organoak, 40 urte bete dituela eta, "Adimen Artifiziala IVAPeko lan arloetan" jardunaldia egin da gaur, eta gai horretako adituen partehartzearekin. Topaketan, Administrazio Publikoak Adimen Artifiziala bezalako tresna bat sartzerakoan dituen erronkei heldu zaie.

Sortu zenetik, IVAPek etorkizuneko erronkak identifikatzeko eta aplikatzeko baliabide gisa finkatzeko duen gaitasunagatik nabarmendu da.  Adimen artifiziala bezalako tresna bat gehitzeak, Administrazio Publikoaren eraginkortasuna, erabakiak hartzea eta gardentasuna hobetzen ditu, eta horrek herritarrentzako zerbitzu hobeetan eragiten du.

IZEN HANDIKO HIZLARIAK

Jardunaldian Daniel Innerarity filosofia politikoko katedradunak adimen artifizialaren eta demokraziaren arteko harremanaz hitz egin du. Ondoren, Carles Ramió Politika eta Administrazio Zientzietako katedradunak prestakuntza akademikoaren inguruan dituen kezkak azaldu ditu. Alba Soriano Zuzenbideko doktoreak adimen artifizialak hautaketa-prozesuetan izan dezakeen garrantzian oinarritu du bere hitzaldia, eta, azkenik, Itziar Aldabe Arregi, HITZ Hizkuntzaren Teknologiako Euskal Zentroko ikertzaileak teknologiak hizkuntzan duen eraginari buruzko gogoeta egin du.

HERRI ARDURALARITZAREN EUSKAL ERAKUNDEA

IVAPen eginkizunen artean daude, besteak beste, euskal administrazio publikoen zerbitzura dauden langileak hautatzea eta prestatzea, administrazioan euskararen erabilera normalizatzea eta itzulpen ofiziala bultzatzea, eta euskarazko terminologia juridiko-administratiboa finkatzea eta zabaltzea. Halaber, hizkuntzaren, lege eta administrazioaren, euskal autonomiaren eta kudeaketaren hobekuntzaren arloko ikerketa bultzatzeaz arduratzen da, baita Administrazioaren digitalizazioa sustatzeaz ere.

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-09-23

    Eta ohiko zereginak eta aspergarriak egongo dira, makina batek programatu ahal izango ditu, eta, horrela, lan-karga arinduz, lanaldi-murrizketa ere ekarriko du, berdin-berdin ordaindua, mozkina. Makinak kotizatu ere egin beharko luke.

  • Argazkia Xaver
    2023-09-23

    Y habrá tareas rutinarias y tediosas, las pueda programar una máquina y con ello aliviando la carga de trabajo suponga incluso reducción de jornada igualmente remunerada beneficio aporte la máquina debería cotizar también.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak